DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangaldeko artistek naturari buruzko lanak jarri dituzte ikusgai Urkiolan

Zabalik Toki Alai Zentroko Erakusketa Aretoan abenduraren 20ra arte

Irailaren 21etik aurrera ikusgai

ABADIÑO | Toki Alai Zentroko Erakusketa Aretoak (Urkiolaklo Parketxea) hartuko du, 2025eko irailaren 21etik abenduaren 20ra, Durangaldeko Artisten Elkarteak antolatutako Naturari so / Una mirada a la naturaleza erakusketa kolektiboa.

Erakusketan 17 obra ikusi ahal izango dira, elkarteko 9 bazkidek egindakoak, teknika askotarikoetan: pastela, akuarela, lumazko tinta (plumilla), olioa, eskultura eta argazkigintza. Lan guztiek ardatz bera dute: natura, inspirazio, emozio eta gogoetaren iturri gisa. Uste dugu artea ere badela natura ezagutzeko eta sentitzeko bide bat, hurbiltzeko modu bat, emozioz eta errespetuz. Horregatik, pozik gaude ingurune honetan erakustea, non natura baloratu eta zaintzen den.

Aretoaren tamaina dela eta, erakusketa formatu txikian antolatu da, baina horrek aukera emango du pieza bakoitza hurbiletik ikusteko eta naturarekin duten lotura berezi hori hobeto gozatzeko.

Datu praktikoak

• 📍Lekua: Toki Alai Zentroko Erakusketa Aretoa, Urkiolako Parke Naturala
• 📅Datak: 2025eko irailaren 21etik abenduaren 20ra
• ⏰Ordutegia: astelehenetik igandera, 10:30–14:30 eta 15:30–17:30

Elkarteak gonbidapena luzatzen die bizilagunei, bisitariei eta artearen zein naturaren zaleei erakusketa honetara hurbiltzera. Sortzaile ezberdinen begiradaren bidez, erakusketak naturaren edertasuna eta garrantzia azpimarratu nahi ditu.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top