Dantzaldiek musikaz eta bizitzaz beteko dute Ezkurdi plaza, uda honetan

Saioak igandeetan izango dira, ekainaren 1ean, 8an, 15ean, 22an eta 29an, eta uztailaren 6an eta 13an, 18:30etik 20:30era, Ezkurdi plazan

Lehen dantzaldi igande honetan izango da

EZKURDI | Ezkurdi plaza berriz ere durangarren topagune bihurtuko da, Durangoko Udaleko Adinekoen Zerbitzuak antolatutako DANTZALDIAK ekimenari esker. Ekaineko eta uztaileko igandeetan zehar, herritar guztiei irekita egongo diren dantzaldiak egingo dira orkestrarekin, garai bateko “txitxarrillo” maitagarriak gogora ekarriz.

Dantzak jarduera fisiko osoa izateaz gain, onura ugari dakartza maila fisiko, kognitibo eta emozionalean. Muskuluen indarra, erresistentzia eta malgutasuna hobetzen ditu, eta aldi berean, ongizate emozionala eta gizarte-harremanak sustatzen ditu, giro lasai eta atseginean.

Saioak ekainaren 1ean, 8an, 15ean, 22an eta 29an, baita uztailaren 6an eta 13an ere izango dira, igandeetan, 18:30etik 20:30era, Ezkurdi plazan. Euria eginez gero, jarduera Plateruenan burutuko da.

Udako proposamen honek jarraipena ematen die urte osoan Landako I kiroldegian egiten diren igandeko dantzaldiei, Durangoko Udalak zahartze aktiboarekin, bizimodu osasungarriarekin eta harremanak sustatzea duen konpromisoa indartuz.

Durangoko Udalak herritarrak, adina edozein dela ere, udalerriko erdigunean igande arratsaldeetan ospatuko diren topaketa osasungarri hauetan parte hartzera  animatzen ditu.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top