Alkateak jai-egitarauaren berrikuntzak, Carmen kalearen eraldaketa, San Migel zuloaren kudeaketa eta Urgozoko kirol anitzeko gunearen aurrerapena aipatu ditu, besteak beste

AMOREBIETA-ETXANO | Ainhoa Salterain alkateak DOTB Durangaldean egindako elkarrizketa batean zehaztu ditu udalerriaren berrikuntza eta erronka nagusiak.
Alkateak Carmen kalearen eraldaketari heldu dio, agintaldiko hiri-proiekturik handienetako bat. Prozesuan auzotarrek parte hartu dute eta ekarpenak jaso dira, eta uztailaren 30ean behin betiko proiektua onartuko da. Alkateak azpimarratu duenez, Carmen kale berria “irisgarriagoa, modernoagoa eta seguruagoa” izango da, eta mugikortasunean, argiztapenean eta lurpeko azpiegituren berrikuntzan hobekuntzak egingo ditu.
San Migel kaleko zuloari dagokionez, Salterainek azaldu du obra esleituta dagoela eta urte amaierarako amaitzea espero dela, konplexutasun teknikoak eta errepidearen azpian ehun urteko ganga bat egoteak eragindako atzerapenen ondorioz. Alkateak berretsi du segurtasuna bermatuta dagoela eta jarduerak lehentasuna duela udalerriarentzat.