Bilera eguerdiko 13:30ean izango da Elkartegian datorren asteazkenean

DURANGO | Datorren asteazkenean, ekainaren 18an, 13:30ean, Elkartegian bilera irekia egingo da Durangoko herritarrei, merkatariei eta ekoizleei zuzenduta, Merkatu Plazako postuen esleipen-prozesuaren inguruko informazioa emateko. Merkatu Plazaren eraberritzea uztailean hasiko da eta irailaren amaieran amaitzea aurreikusten da.
Plaza birgaitzeko obrak esleitu ondoren, hurrengo urratsa merkataritza-postuen lizitazio-prozesuari ekitea izango da. Bileran, emakiden prozesua eta ezaugarri orokorrak azalduko dira, interesa dutenen proposamenak entzungo dira eta sor daitezkeen zalantzak argituko dira.
Berritutako Merkatu Plaza inauguratu bezain laster erabat martxan egon dadin, Udalak ahalik eta postu gehienek ateak publikoari irekitzea bermatu nahi du. Horregatik, bilera hau aukera paregabea da interesdun guztiek lizitazio-prozesua zehatz-mehatz ulertu eta behar bezala prestatzeko.
Durangoko Udalak herritarrak, merkatariak eta ekoizleak, bereziki Merkatu Plaza berrian parte hartu nahi dutenak, bilerara bertaratzera animatzen ditu, espazio eraberritu hau tokiko merkataritzarentzat leku dinamiko, erakargarri eta funtzional bihur dadin.