Donien Atxa zapatuan arratsaldeko 18:00etan altxatuko da

BERRIZ | Berrizko Eitua auzoan ere jaiak izango dira asteburu honetan, zapatuan eta domekan.
Urriak 12, zapatua
18:00 Donien Atxa altxatuko da.
19:00 PAUSE DUO FORMATUA (Akustikoan):
Iñar Sastre: Pianoa eta teklatuak
Xabier Zeberio: Konposizioa eta harizko instrumentuak.
(Hurbiltzen diren guztientzat, jatekoa eta edatekoa egongo da).
Urriak 13, domeka
11:00 Meza
12:00 Iremiñe dantza taldea.
Urtero bezala, odoloste goxoak egongo dira.