DOT Durangaldea

Berriz, txirrindulari bat hil eta beste bat zauritu da zirkulazio-istripu batean

Ezbeharra gaueko bederatziak laurden gutxitan gertatu da, N-634 errepidean

Ezbeharra gaueko bederatziak laurden gutxitan gertatu da ARTXIBOKO IRUDIA

BERRIZ | Txirrindulari bat hil eta beste bat zauritu da gaur, osteguna, gauean N-634 errepidean, Berriz parean, autobus batek harrapatuta.

Ezbeharra gaueko bederatziak laurden gutxitan gertatu da, N-634 errepidetik zihoan autobus batek bi txirrindulari 16 eta 17 urteko bi gazte harrapatu dituenean Berrizen.
Biktimetako bat, jasandako lesio larrien ondorioz, ia berehala hil da, eta hara joandako medikuak egiaztatu du haren heriotza. Berarekin zihoan beste gaztea zauritu egin da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak dagokion ikerketa abiarazi du, zorigaiztoko istripua nola gertatu den argitzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top