Uztailean eta irailean zehar sei ikuskizun programatu dira
BERRIZ | Aurreko urteetan bezala, Berriztar Udalak udako kultur programazioaren berri eman du. Horrela, Berriz Kulturaz Blai 2024 berriro ospatuko da uztailean eta irailean ipuin kontalariarekin, kale antzerkiarekin eta folklore ikuskizun batekin.
Programazio berezia uztailaren 4an hasiko da Bego Alabazan ipuin kontalariaren eskutik Liburuen magia lanarekin. Berrizburuko igerilekuetako berdegunean izango da arratsaldeko 17:30ean. Uztailaren 11n, arratsaldeko 17.00etan, Welcome de Ganso & Cía antzeztuko da eskolako patioan, eta 18an (17.00etan Olakueta plazan), Cia Barsanti konpainiaren LJ75 obra interpretatuko da.
Uztailaren 23an amaituko da programazioa, Hungariako folklore jaialdi batekin.
Irailean bi ikuskizun eskainiko dira. Lehenengoa, hilaren 19an, Azken Festarekin. Bestalde, 26an, Markeliñeren Art-Ilusio ikuskizuna Berrizen izango da.
Ikusi programazio osoa hemen.