Egunaren amaieran fronte bat iritsiko da, nahiko ahulduta, eta hodeiak ekarriko ditu

EGURALDIA | Gaur beroak arintzera egingo du nabarmen, batez ere ipar isurialdean. Egunaren amaieran fronte bat iritsiko da, nahiko ahulduta, eta hodeiak ekarriko ditu Kantauri isurialdera; gauean kostaldean zirimiria ere egin dezake. Alabaina, tarteka ostarteak zabalduko dira, bereziki eguerdi aldera eta arratsaldean. Araban eta Nafarroan, erdi eta hego partean, zerua hodei gutxirekin egongo da. Iparraldeko haizeak bolada gogor batzuekin joko du arratsaldean barnealdean. Tenperatura maximoak 24-28 ºC artean geratuko dira.