Zornotzarrek 2-2 berdindu dute Gernika Cluben aurka

FUTBOL | Urdinek denboraldiaurreko bigarren partida jokatu dute, lehena Urritxen, non 2-2 berdindu dute Gernika Cluben aurka. Gureak bi aldiz aurreratu dira markagailuan Xabier Luaces “Lulu” harrobiko zornotzarraren golekin Urritxen jokatu duen lehen partidan. Hala ere, talde bisitariak aurre egin die berdinketa sinatzeko. Proba ona denboraldiko lehen neurketa ofizialari begira, datorren asteazkenean, abuztuaren 13an, 19:30ean, Urritxen, San Inazioren aurka, Federazio Kopako fase autonomikoaren final-laurdenetan.
Lehen zatia berdinduta eta abagune gutxirekin igaro da, txandakako nagusitasunarekin. Odeik eman du lehen abisua, ordu erdia pasata, kanpora jaon den burukada batekin. 37. minutuan iritsi da partidako lehen gola, Luluk eginda jaurtiketa gurutzatu batekin Castañedaren pasea jaso ostean.
Atsedenaldiaren ondoren, Reka abantaila handitzetik gertu egon da, baina bere errematea kanpora joan da. Baque urdin ohiak erantzun du Murgoitioren eskuetan bukatu duen burukada batekin. Gernikak berdinketa lortu du 65.ean Herriren bitartez eta, jarraian, Murgoitiok markagailua iraultzea saihestu du. Barkatu ez duena Lulu izan da, 68an SDA berriro aurretik jartzeko gola eginez. Arzalluzek 3-1ekoa lortu nahi izan du, baina saiakera gora joan da. 80. minutuan 2-2koa lortu du Beñatek, burukada zehatz batekin, behin betiko markagailua sinatuz.