Igande honetan Garaiko baserriko produktuen Gabonetako azoka egingo da

GARAI | Igande honetan Garaiko baserriko produktuen Gabonetako azoka egingo da. Garaiko Udalak eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak batera antolatu dute ekimena, eta goizeko 11etatik aurrera zabalik egongo da. Azokaren helburuetako bat bertan ekoitzitako elikagaiak ezagutaraztea eta merkaturatzen laguntzea da. Era berean, Igande honetan Garaiko baserriko produktuen Gabonetako azoka egingo da.
Guztira 12 postu jarriko dira. Horiek horrela, kontsumitzaileek Idiazabal gaztea, kontserbak, garagardoa, baserriko ogia, gozokiak, ahatekiak, txokolatea eta artisautza-gaiak erosi ahalko dituzte. Era berean, txosna txiki bat jarriko da, txerrikiak eta edatekoak eskainiko dituena.
Eguraldiak laguntzen ez badu, karpa txiki bat jarriko da, azokara hurreratzen direnak babes daitezen.
Garaiko azokak beste helburu batzuk ere baditu. Alde batetik, baserritar eta elikagaien ekoizleei euren produktuak plazaratzeko eta saltzeko aukera eskaintzea, Garaiko biztanleei eta, oro har, eskualdekoei, urteko sasoi berezi honetan kalitatezko elikagaiak eta produktu naturalak eskuratzeko aukera eskaintzea, kontsumitzaileak kontzientziatzea bertoko produktuak eros ditzaten eta baserritarrak kalitatezko produktuak ekoiztera bultzatzea.


