DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Badator berriro Mallabiko Kultur Hamabostaldia!

Aurtengo edizioa maiatzaren 8tik ekainaren 22ra bitartean izango da

Ekitaldiak hilak 8an hasiko dira

MALLABIA | Badator aurten ere Mallabiko Kultur Hamabostaldia, Mallabiko Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, urtero antolatzen duen kultur egitaraua, herriko kultur dinamika sustatzeko helburuarekin. Aurtengo edizioa maiatzaren 8tik ekainaren 22ra bitarte izango da, eta haur, gazte zein helduentzako ekintzak jasotzen ditu, alor desbedinetan: kirola, musika, hizkuntza, gastronomia, ondarea….

Kirol arloan, esaterako, aurten ere aukera zabala izango da; hala nola, pilota, futbola, saskibaloia, mendiko irteerak eta lasterketak. Horien artean nabarmentzekoak dira 7 Pago mendi lasterketa, Mallabia Cup edota Biharko Izarrak pilota txapelketa, besteak beste. Emakumezkoen kirola ere protagonista izango da, banakako zein bikanako frontenis txapelketako partiduak jasotzen baititu kultur hamabostaldiko egitarauak.

Haurrentzako eta gazteentzako eskaintzak ere bere lekua izango du egitarauan. Jarduera nagusien artean daude Superigandeak, kirol eta jolas dinamika ezberdinak uztartzen dituen eguna, eta Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunen ikuskizuna, aurten Amazonia izango duena ardatz. Horrez gain, tailerrak, txapelketak eta jolasak ere izango dira.

Euskaraldia

Aurtengo Kultur Hamabostaldiaren baitan, kulturaren eta euskararen aldeko apustua oinarri sendoa izango da. Egitarauan hitzaldi tematikoak, zinema laburren proiekzioak, Menditour dokumentalen saio berezi bat eta trikipoteoak, kalejirak eta beste hainbat kultur adierazpide jasotzen dira.

Euskaraldiak aurten presentzia berezia izango du, maiatzaren 15ean hasita eta 25era bitartean hainbat jarduera izango baitira: txapa banaketa, argazki erraldoia, dantza poteoa, eta amaierako luntxa. Herritar guztien parte-hartzea sustatu nahi da, euskararen erabilera soziala indartzeko.

Mallabiko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu parte hartzera, kulturaz gozatzera eta herriko dinamika biziaz gozatzera.

Programazio osoa HEMEN

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top