DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Etxez etxeko laguntza-kontratua ere berritu du Zornotzako Udalak

Ordu-eskari handienera egokituko da kontratu berria eta 760.000 eurotatik  1.041.794 eurora iritsiko da 2028an AMOREBIETA-ETXANO | Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren kontratu berria onartu du zornotzako udalbatzak aste honetan, eta horrek zerbitzuari esleitutako ordu-kopurua handitzea ahalbidetuko du, egungo 20.200 ordutik 27.500 ordutara heldu arte 2028an. Aldaketa horrek zerbitzu horren eskaera gero eta handiagoari erantzuten dio, erabiltzaileek […]

Etxez etxeko laguntza-kontratua ere berritu du Zornotzako Udalak Irakurri albistea »

Zornotzako Berna auzoko jaiak asteburu honetan

Hainbat ekintza antolatu dira, ostiral eta larunbaterako: saltxitxa jana, triki-poteoa, auzo bazkari zein afaria edota txokolatada, besteak beste   AMOREBIETA-ETXANO | Uda heltzearekin batera, Amorebieta-Etxanoko auzoak jai giroan murgiltzen dira. Asteburu honetan, Berna auzoaren txanda izango da eta jaiei hasiera emango zaie ostiralean, abuztuak 1, txapliguaren jaurtiketarekin. Larunbaterako hainbat ekintza antolatu dira: saltxitxa jana, triki-poteoa,

Zornotzako Berna auzoko jaiak asteburu honetan Irakurri albistea »

Noiz itzuliko da eguraldi eguzkitsua Durangaldera?

Gaur, ostirala, eguraldi grisak jarraituko du, baina bihartik aurrera eguzkia izango da protagonista EGURALDIA |  Egun askotan eguraldi hodeitsua, euri txikia eta udazkenaren berezko tenperaturak izan ondoren, 22 graduko maximoak eta 16 edo 14ko minimoak Otxandion bezala, badirudi abuztua eguraldi eguzkitsua eta beroa berreskuratzeko gogoz datorrela. Ostarte zabalak, behintzat, itzuli egingo dira, eta, aurreikuspenen arabera,

Noiz itzuliko da eguraldi eguzkitsua Durangaldera? Irakurri albistea »

Miguel Angel Sanchezen argazkiak irabazi du ‘Nire txokorik gogokoena’ lehiaketa

Tomàs Sánchez bigarren irabazlea izan da, Barrenkale kalea erakusten duen argazkiarekin DURANGO | Turismo arloko zinegotzi Jesica Ruiz-ek ekimen honen harrera bikaina nabarmendu du, parte-hartzaile guztiei eskerrak emanez eta Durangoko edertasuna sustatzen jarraitzeko gonbita eginez: “Lehiaketa hau aukera paregabea izan da gure ondarea, jendea eta Durangoren txoko bakoitzaren edertasuna ezagutzeko. Udaletik parte-hartzaile guztiei eskerrak ematen

Miguel Angel Sanchezen argazkiak irabazi du ‘Nire txokorik gogokoena’ lehiaketa Irakurri albistea »

Zornotzak Karmen 2.0 proiektua behin betiko onartu du

Hirigunea eraldatzea ekarriko du, 1,2 milioi eta 12 hilabeteko obra-aurrekontuarekin AMOREBIETA-ETXANO | Uztaileko osoko bilkuran, Amorebieta-Etxanoko Udalak aurrerapauso garrantzitsua eman du hirigunea eraldatzeko, Karmen 2.0 proiektua behin betiko onartuz. Asteazken honetan Karmen kalea urbanizatzeko proiektua behin betiko onartu da, eremu hori oinezkoentzako bihurtzeko eta Amorebieta-Etxanoko gune horren azpiegitura berritzeko bidean aurrera eginez. Proiektu hau gobernu-taldearen

Zornotzak Karmen 2.0 proiektua behin betiko onartu du Irakurri albistea »

Euri gutxiago ostegunerako, ostarterekin arratsaldean

 Tenperatura apur bat igo daiteke Durangaldean EGURALDIA | Ostegunean euri gutxiago espero dugu. Egunaren lehen orduetan hodeiak ugariak izango dira berriro eta euri txikia egin dezake Kantauri isurialdean. Orduek aurrera egin ahala, berriz, atertzera egin eta hodeitza ere arinduz joango da. Hegoaldean ateri egongo da eta ostarteak gailenduko dira. Haizeak iparraldetik jotzen jarraituko du, Ebro

Euri gutxiago ostegunerako, ostarterekin arratsaldean Irakurri albistea »

Durangok abuztuan TAOa bertan behera utziko du eta TADUko aparkalekua doakoa izango da

Landako erakustazokako aparkalekua itxita egongo da DURANGO | Durangoko Udalak jakinarazi du abuztuan merkataritza, zerbitzu eta, oro har, trafiko jarduera nabarmen murriztu denez, TAOa (Trafiko eta Aparkaleku Ordenantza) eten egingo dela eta TADUko aparkalekua doakoa izango dela abuztuaren 1etik aurrera. Landako erakustazokako aparkalekua itxita egongo da abuztuan. Irailaren 1etik aurrera, TAO zerbitzua, TADU aparkalekua eta

Durangok abuztuan TAOa bertan behera utziko du eta TADUko aparkalekua doakoa izango da Irakurri albistea »

Miota ahizpak Espainiako txapeldun triatloian eta duatloi krossean

Mugarra Triatloi Taldeko kirolariak nagusitu ziren Calahorran jokatutako hitzorduan DOT KIROLAK | Pasa den asteburuan Espainiako triatloi eta duatloi kros txapelketa jokatu zen Calahorran, Mugarra Triatloi Taldeko hiru kiderekin. Larunbatean hasi ziren txapelketak triatloi kroseko probarekin. Maier Miota kadete mailan 7. postuan helmugaratu zen, Paul Bereziartua 12. postuan, bizikleta sektoreko partzialik onena lortuz, Paule Miota

Miota ahizpak Espainiako txapeldun triatloian eta duatloi krossean Irakurri albistea »

“Baloiarekin proposatu nahi dut eta taldeak ez dezala beldurrik izan aurkariaren zelaian estutzeko”

Iker Dorronsoro entrenatzaileak bere lehen inpresioak eman ditu denboraldiaurrearen hasieran Durangoko Kulturala zuzenduz FUTBOLA | 2025-2026 aldirako Durangoko Kultur Elkartea martxan jarri zen pasadan astelehenean arratsaldean plantilla berrituarekin. Iker Dorronsoro gipuzkoarrak zuzenduta, 14 aurpegi berrik eta 8 jokalarik jarraitzen dute aurreko denboraldian. Entrenatzaile berriak ez du epe luzerako helbururik ezarri nahi eta denboraldiaurre on bat

“Baloiarekin proposatu nahi dut eta taldeak ez dezala beldurrik izan aurkariaren zelaian estutzeko” Irakurri albistea »

Scroll to Top