DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Durangok bost kale asfaltatuko ditu eta oinezkoentzako pasabideen altuera murriztuko du

Lizitazioak Frai Juan Zumarraga, Pagasarri, Gallanda eta Intxaurrondo kaleetako asfaltatze lanak, baita Landako Etorbideko eta San Roke auzokoak ere DURANGO | Durangoko Udalak hainbat kale asfaltatzeko proiektua, saneamenduak eta seinaleztapenak barne, egiteko obrak kontratatzeko lizitazio-prozesua hasi du. Jarduketa honek bide publikoaren egoera hobetzea, bide-segurtasuna indartzea eta herritar guztientzako mugikortasun irisgarriagoa bermatzea ahalbidetuko du. Proiektuak kaleetako […]

Durangok bost kale asfaltatuko ditu eta oinezkoentzako pasabideen altuera murriztuko du Irakurri albistea »

Bero handiagoa ostegunerako, 35 gradutik gorako maximoekin

Euskalmetek abisu horia ezarriko du Durangaldean tenperatura altuengatik EGURALDIA | Ostegunean tenperatura are gehiago igoko da eta maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira ia denean; Kantauri isurialdearen barnealdean 35 eta 38 ºC artekoak izango dira altuenak, batez ere ipar-mendebaldean. Hegoaldeko haizea bizi ibiliko da, batez ere Araba eta Nafarroaren arteko mugan, bolada oso gogor batzuekin.

Bero handiagoa ostegunerako, 35 gradutik gorako maximoekin Irakurri albistea »

Errotari bi hitzaldi antolatu ditu hurrengo ostiraletarako

Lehen hitzaldia datorren barikuan izango da San Agustínen DURANGO 1 Errotari Talde Mikologikoak bere 25. urteurrena ospatuko du Durangon bi hitzaldi interesgarri antolatuz San Agustin Kulturgunean. Lehena, irailaren 19an izango da, 19:30ean, eta Josep Piqueras doktorea izango da hizlaria. Mikologia medikoan aditua den Piquerasek “Perretxikoen propietate sendagarriak” izango ditu hizpide, onddoek osasunaren alorrean duten garrantzia

Errotari bi hitzaldi antolatu ditu hurrengo ostiraletarako Irakurri albistea »

Asteazkenean bero gehiago Durangaldean

Gaur 30 graduak gaindituko dira eskualdean EGURALDIA | Asteazkenean eguzkitsu eta bero barnealdean. Zerua nahiko garbi egongo da, goizaldean eta goizean goiz behe-hodei batzuekin ipar isurialdean. Egunaren lehenengo partean hegoaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du, bolada gogor batzuekin Araban. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira barnealdean eta baliteke 30 ºC ingurukoak edo altuagoak

Asteazkenean bero gehiago Durangaldean Irakurri albistea »

San Fausto auzoko elkartea, Sanfaustoetako txupineroak

Pregoilari txikiak Nevers Ikastetxeko haurrak izango dira DURANGO | Asteazken goizean eman da ezagutzera 2025eko San Fausto jaietako txupineroen izena. San Fausto Gizarte Etxeko kideek botako dute txupina urriaren 10ean, ostirala, 20:00etan udaletxeko balkoitik. Bere aukeraketaren data oso berezia da taldearentzat, 50. urteurrena ospatzen baitu, eta bere ibilbide luzeari eta udalerriarekiko konpromisoari omenaldia egiten dio.

San Fausto auzoko elkartea, Sanfaustoetako txupineroak Irakurri albistea »

Durangok Aramotz auzo berria inauguratuko du larunbatean

Inaugurazio ekitaldia 12:00etan izango da, Opengela eraikinaren aurrean DURANGO | Durangoko Udalak Aramotz auzo berrituaren inaugurazio ekitaldi ofiziala ospatuko du larunbat honetan, irailak 20, 12:00etan. Ekitaldi honek birgaitze integraleko prozesu zabal baten amaiera adierazten du, auzotarren bizi kalitatea hobetzeko eta Durango udalerri jasangarriago, inklusiboago eta kohesionatuago bat lortzeko helburuarekin. Ekitaldia Opengela eraikinaren aurrean izango da,

Durangok Aramotz auzo berria inauguratuko du larunbatean Irakurri albistea »

Bueltan da Zornotza Boxeo Gaua, Ixerbekoa Kiroldegian datorren larunbatean

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Ixerbekoa Kiroldegian, eta guztira 10 lehia jokatuko dira AMOREBIETA-ETXANO | Datorren larunbatean, irailak 20, Ixerbekoa Kiroldegia boxeozalez beteko da, izan ere, bertan ospatuko da Zornotza Boxeo Gaua. Ekitaldia Zornotza Royal Boxing Team eta Lions Fight Klubek antolatu dute, Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin. Boxeoaren inguruko ikuskizun handia izango da, eta lehiak 19:00etan

Bueltan da Zornotza Boxeo Gaua, Ixerbekoa Kiroldegian datorren larunbatean Irakurri albistea »

50eko hamarkadako Arregi Campo familiaren argazki proiekzioa izango da Izurtzan

Larunbatean izango da, 19:30ean, Bariko San Nikolas elizan egingo den proiekzio batean IZURTZA | Izurtzara, Mendibe Ojanguren familiarena zen Mendibe baserrira, uda pasatzera etortzen zen Bilboko Arregi Campo familia. Izan ere, euren amama, Bittori Ortuzar Larrabe (1898-1967) izurtzarra zen. 1953tik 1959ra bitarteko udako egonaldietan oinarrituta daude argazkiak. Gabriel Arregi Garaigordobil, aita, izan zen argazkilari. Aitarekin

50eko hamarkadako Arregi Campo familiaren argazki proiekzioa izango da Izurtzan Irakurri albistea »

‘Mañaritik Atxetara’ mendi lasterketak bigarren aldia egingo du asteburuan

Larunbatean, egun osoan zehar, hainbat proba izango dira eta euretako bat berria da: Untzillaitz Zuzen MAÑARIA | Iazko arrakastaren ostean, Mañaritik Atxetara probak bigarren edizioa beteko du irailaren 19an eta 20an. Aurten ere askotariko lasterketak izango dira plater nagusia, baina ez bakarra, Eñaut Elorrietaren musika kontzertuarekin eta bestelako ekimenekin gozatzeko aukera ere egongo delako egitarau

‘Mañaritik Atxetara’ mendi lasterketak bigarren aldia egingo du asteburuan Irakurri albistea »

Scroll to Top