DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Dena prest Garaiko jaiei hasiera emateko datorren eguaztenean

Donien Atxa jasoko da 19:00etan eta ondoren ezpata-dantzarien azken entsegua izango da Garaiko jaiak datorren eguaztenean hasiko dira GARAI | Nahiz eta asteburu honetan ekitaldi batzuk antolatu diren programazioaren barnean, jaiei datorren asteazkenean emango zaie hasiera donien atxo jaso eta gero. Programazioa: UZTAILAK 20 (ZAPATUA) Asto trail mendi-lasterketa eta VII. mendi-martxa. UZTAILAK 21 (DOMEKA) 14:00      Nagusien bazkaria, Otea Loran elkartean […]

Dena prest Garaiko jaiei hasiera emateko datorren eguaztenean Irakurri albistea »

Durangok kale bati eta plaza bati izenak proposatzera gonbidatu ditu herritarrak

Bide berria Komentukaletik, Kurutziaga kalearekiko bidegurutzean, Santasusanoste kaleraino doa eta plaza berria Zirarmendieta, Bernardo Gabiola eta Faustebidea artean kokatuko da. DURANGO | Durangoko Udalak parte-hartze prozesu bat jarri du martxan herrian kale berri bat eta plaza berri bat izendatzeko. Prozesu honen helburua herritarrak espazio publiko berri horien izendapenari buruzko erabakiak hartzen inplikatzea da, Durangoko bizilagunen

Durangok kale bati eta plaza bati izenak proposatzera gonbidatu ditu herritarrak Irakurri albistea »

Gorosti kuadrillak irabazi du Zornotzako 2024ko marmitako lehiaketa

«Beti Pozik» eta «Fernukiak» bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren. AMOREBIETA-ETXANO | Zornotzako jaietako ekitaldi trazional eta jendetsuenetako bat da, zalantzarik gabe. Aurten 5299 pertsonak eta 318 taldek eman dute izena marmitako lehiaketan, iaz baino 382 lagunek eta 20 taldek gehiagok. Goizean sutegi artean egon ostean, epaimahaiak “Gorosti” kuadrillari eman zion garaipena, kazolen inguruko

Gorosti kuadrillak irabazi du Zornotzako 2024ko marmitako lehiaketa Irakurri albistea »

Herritarrek bakarrik erabili ahal izango dute Goierriko errepidea Zaldibarren

“Arazo nagusia da inguruko industrialdeetara lanera joaten diren pertsona batzuek bide hori erabiltzen dutela”, azaldu dute udal-iturriek. ZALDIBAR | Zaldibarko Udalak debekatu egin die ibilgailu mota guztiei Goierri bidean. Horrela, hemendik aurrera auzotarrek bakarrik erabili ahal izango dute. Udalak auzoko bizilagunekin batera hartutako erabakiak haien segurtasuna bermatzea du helburu. Arazo nagusia da inguruko industrialdeetara lanera

Herritarrek bakarrik erabili ahal izango dute Goierriko errepidea Zaldibarren Irakurri albistea »

Zaldibarrek “erabateko gaitzespena” agertu du auzokide batek jasandako eraso matxistagatik

Udalak elkarretaratzea deitu du astelehen eguerdirako ZALDIBAR | Zaldibarteko Udalak erabat gaitzetsi ditu joan den ostegunean, uztailaren 18an, Zaldibarko bizilagun batek jasandako eraso matxista. Salatutako gertaerak argitzeko ikerketa abiatu duela baieztatu du Ertzaintzak. Udal honek emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak desagerrarazteko konpromisoa berretsi nahi du, «emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpenik basatiena baita». Udaleko politikari

Zaldibarrek “erabateko gaitzespena” agertu du auzokide batek jasandako eraso matxistagatik Irakurri albistea »

Durangok obrak direla eta itxi du Zabalarra eskolaren esparrua hamalau hilabetez

Obrak egiteko aurreikusitako epea 14 hilabetekoa da, eta aurrekontua 1.011.952,33 euro gehi BEZa izango da. DURANGO | Udalak aditzera eman duenez, gaurtik aurrera, uztailak 20, erabat itxiko dute Zabalarra eskolako esparrua. Julene Azpeitia haurreskola orain arte irekita egon da, eta zerbitzua amaitu ostean itxi dute. Hala ere, obretan erabiliko diren tamaina handiko makina eta zerbitzuak

Durangok obrak direla eta itxi du Zabalarra eskolaren esparrua hamalau hilabetez Irakurri albistea »

Larunbat hodeitsuagoa eta gauean ekaitzak jo dezake

Tenperaturak nabarmen egingo du behera egun osoan zehar EGURALDIA | Larunbateko lehen orduetan zerua apur bat hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin; baliteke noizbehinka euria egitea, batez ere ipar-ekialdean. Goizean ostarteak zabalduko dira eta eguerdi partean ia leku guztietan eguzkitsua izango da. Hala ere, arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira. Gauean zerua oso hodeitsu egongo da eta ipar

Larunbat hodeitsuagoa eta gauean ekaitzak jo dezake Irakurri albistea »

Eibarren etorkizuneko Kirol Hiria Mallabian, 2030eko Munduko Txapelketarako azpiegoitza

Gaur egun eraikitzen ari da, klub armaginak gogorarazi duenez. MALLABIA | Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) ostiral honetan jakitera eman ditu FIFA 2030 Munduko Kopako Estatuko partidak hartzeko hautagaiak izango diren estadioak, baita azpiegoitzak ere, Batzorde Exekutiboak Maroko eta Portugalekin batera hautagaitza aurkezteko azken bi urteetan egindako lanaren ostean. Zerrendan Areition (Mallabia) dagoen Eibar Kirol Hiria

Eibarren etorkizuneko Kirol Hiria Mallabian, 2030eko Munduko Txapelketarako azpiegoitza Irakurri albistea »

Iurretak Bidebarrietako aparkaleku berria irekiko du astelehen honetan

“Lardaskeria” EH Bilduren arabera, “sarrera estua da leku beretik sartu eta irtetearekin, ez dago lekurik bi autorentzat” IURRETA | Datorren astelehenean, uztailak 22, Bidebarrietako aparkaleku berria irekiko da, bertakoentzako ia ehun plaza izango dituena. Bidebarrieta kalea berrurbanizatzeko proiektua lizitazio fasean dago, eta, horren ondorioz, ia ehun aparkaleku kenduko dituzte kale horretan. Aparkaleku berriak 94 plaza

Iurretak Bidebarrietako aparkaleku berria irekiko du astelehen honetan Irakurri albistea »

Scroll to Top