DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Tabirakoren dibertsitate funtzionala duten pertsonen taldeak igande honetan jokatuko du

Talde durangarrak Alzola BSK Basauriren aurka neurtuko ditu indarrak merkatu plazan SASKIBALOIA | Urritasun funtzionala duten pertsonen Tabirako taldeak partida berri bat jokatuko du asteburu honetan Durangoko merkatu plazan. Lokalek Alzola BSK Basauri neurtuko dituzte indarrak 12.00etatik aurrera. Durangarrek deia egin diete herritarrei talka ikustera joateko.

Tabirakoren dibertsitate funtzionala duten pertsonen taldeak igande honetan jokatuko du Irakurri albistea »

Aldaketa gutxi larunbaterako: goi-hodeiak eta giro eguzkitsua

Tenperatura maximoak aurreko egunetakoen antzekoak izango dira EGURALDIA | Aldaketa gutxi larunbaterako. Goi-hodeiak zeruan, tarteka ugariak, baina eguraldi eguzkitsua nagusi. Tenperatura minimoek gora egingo dute barnealdean, eta litekeena da izotza egitea; maximoak aurreko egunekoen antzekoak izango dira. Hego haizea; haizeak jo dezake arratsaldean kostaldean.

Aldaketa gutxi larunbaterako: goi-hodeiak eta giro eguzkitsua Irakurri albistea »

Hainbat ekitaldi Durangon eta Zornotzan Euskararen Nazioarteko Egunerako

Ekitaldi desberdinak antolatu dituzte hurrengo egunetarako DURANGO/AMOREBIETA | Durangoko Udalak, Euskara Sailaren bitartez, datorren asteartean, abenduak 3, ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira diseinatutako jarduerak eta materialak aurkeztu ditu. Aurten, kirola izango da ikuspegi nagusia, eta haur, gazte eta familien artean euskararen erabilera sustatzeko duen ahalmena azpimarratuko da. Udalak udalerriko eguneroko bizitzan euskararen normalizazioarekin duen

Hainbat ekitaldi Durangon eta Zornotzan Euskararen Nazioarteko Egunerako Irakurri albistea »

AMARI Durango jaio da, bertako merkataritza dinamizatuko duen laguntzaile birtuala

WhatsAppen eskuragarri dago eta hiriko 80 saltokiri buruzko informazioa eskaintzen du DURANGO | Dendak Bai Durangaldeko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteak AMARI Durango zerbitzu berria aurkeztu du, tokiko merkataritzari buruzko beharrezko informazio guztia emateko. Beraz, adimen artifizialean oinarritutako laguntzaile birtuala da, WhatsApp bidez eskuragarri dagoena, eta tokiko negozioen ikusgaitasuna hobetzeko eta egungo informazio-eskaeretara egokitzeko balioko

AMARI Durango jaio da, bertako merkataritza dinamizatuko duen laguntzaile birtuala Irakurri albistea »

Lauaxeta Ikastolak mugikortasun adimendunerako gunea inauguratu du

MUGITEK Lab azken belaunaldiko instalazioez hornituta dago, guztira 10 karts elektrikorako edukiera barne. AMOREBIETA-ETXANO | Lauaxeta Ikastolak MUGITEK Lab gunea inauguratu du, mugikortasun adimentsu eta iraunkorraren inguruan ikerketa eta garapena sustatzeko berariaz diseinatutako eremua. Proiektu berritzaile hori ikastolaren STEM estrategiaren parte da, eta funtsezko zutabe gisa finkatzen da gazteen talentua garatzeko funtsezko arloetan, hala nola

Lauaxeta Ikastolak mugikortasun adimendunerako gunea inauguratu du Irakurri albistea »

Murgoitio, Okango eta Andikoako bideak hobetzeko 284.000 euro bideratuko ditu Berrizek

Udalaren kontuak, 2025erako, 7,3 milioi eurokoak dira BERRIZ | Atzo arratsaldean egin zen ohiko osoko bilkuran, Berrizko Udalak 2025eko aurrekontuaren proiektua eztabaidatu zuen, 7.340.000 eurokoa, azken ekitaldian baino % 5,96 gehiago. Gobernu taldearen aldeko botoekin eta EH Bilduren kontrako botoarekin onartu zen. Sarrerei dagokienez, zatirik handiena Udalkutxaren ekarpenetik dator, 3.738.217 eurorekin, aurreko ekitaldian baino 4.189

Murgoitio, Okango eta Andikoako bideak hobetzeko 284.000 euro bideratuko ditu Berrizek Irakurri albistea »

DOT Komunikabideak taldea LANDUE komunitatearen kidea

Aurten 15 enpresa gehitu dira euskara sustatzeko ekimenera eta orain 38 enpresek osatzen dute komunitatea DURANGALDEA | Durangaldeko Mankomunitateak eskualdeko erakundeak, enpresak eta Lanbide Heziketako zentroak bildu ditu ostegun honetan Durangoko Elkartegian. Bertan, eskualdeko eremu sozioekonomikoan euskara sustatzeko LANDUE proiektuaren barruan emandako azken urratsak aurkeztu dira. Durangaldeko 15 enpresa berrik proiektuan parte hartzeko konpromisoa sinatu

DOT Komunikabideak taldea LANDUE komunitatearen kidea Irakurri albistea »

Durangoko Azokak egitarau berezia eskeiniko die gazteei Gazte Eztandarekin

Aurkezpenak, lehiaketak eta gauez kontzertuak egongo dira, Nekktar eta Naxker taldeekin eta Xaukena Xauk musika jartzaileekin DURANGO | Abenduaren 6an Gazte Eztanda ospatuko da Durangoko Azokan. Gazteei eskainitako egitarau berezian, aurkezpenak, lehiaketa, kontzertuak eta ekintza askoz gehiago egongo dira egun osoan zehar. Horrela, goizetik gauera arte kulturarekin gozatzeko plan aparta izango dute gazteek. Belaunaldi arteko

Durangoko Azokak egitarau berezia eskeiniko die gazteei Gazte Eztandarekin Irakurri albistea »

Amorebieta-Etxanok GIBari eta sexu-osasunari buruzko sentsibilizazioa indartu du Zelaietan

Azaroaren 29an eta abenduaren 2an egiazko informazioa, prebentzio-materialak eta arreta pertsonalizatua eskainiko zaizkie interesdunei. AMOREBIETA-ETXANO | Abenduaren 1ean ospatuko den HIESaren aurkako Borrokaren Munduko Eguna dela eta, Amorebieta-Etxanoko Udalak, Bizkaisida eta Osakidetzarekin elkarlanean, informazio-gune bat antolatu du Zelaieta Zentroan, azaroaren 29an eta abenduaren 2an. Ekimen honen helburu nagusia da herritarrak GIBari eta sexu-osasunari buruz sentsibilizatzea,

Amorebieta-Etxanok GIBari eta sexu-osasunari buruzko sentsibilizazioa indartu du Zelaietan Irakurri albistea »

Scroll to Top