DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Durangoko Azokaren Sormen Bekari esker animaziozko telesail bat aurkeztu da

‘Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz’ izeneko telesaila aurkeztu dute Marramiau taldeko kideek Saguganbaran eta Irudienean DURANGO | 2023ko Sormen Beka DA! irabazi zuen Marramiau sorkuntza taldeak, eta gaur egin du emaitzaren aurkezpena, saria jaso eta urtebetera. Durangoko Azokak eta Durangoko Udalak ematen duten bekari esker animaziozko telesail bat ekoitzi du taldeak, eta haurrei zuzendurikoa izanik, Saguganbaran egin […]

Durangoko Azokaren Sormen Bekari esker animaziozko telesail bat aurkeztu da Irakurri albistea »

Ostiralean, goizean euria eta arratsaldean aterri

Oraingoz tenperatura maximoek aldaketa gutxirekin jarraituko dute EGURALDIA | Ostiralean fronte batek euria utziko du ipar partean, batez ere ekialdean. Hodei eta prezipitazio asko, batez ere egunaren lehen partean; arratsalde-gauean atertzera egingo du, eta zeruak zertxobait irekiko dira. Mendebaldeko haizea ibiliko da, goiz partean gogor samar. Tenperatura maximoak aldaketa gutxirekin, eta minimoak gora.

Ostiralean, goizean euria eta arratsaldean aterri Irakurri albistea »

Herritar guztiei zerbitzu guztiak bermatzea helburu dituzten aurrekontuak onartu ditu Abadiñok

EH Bildu eta AIB-ren, aldeko bozkekin, EAJ-ren abstentzioarekin eta PSE-EE-ren aurkako bozkarekin atera dira ABADIÑO |  Bi hilabeteko lanketa eginda, 2025eko aurrekontuak onartu berri dira azaroko Osoko Bilkuran, Udal Gobernuaren, EH Bildu eta AIB-ren, aldeko bozkekin, EAJ-ren abstentzioarekin eta PSE-EE-ren aurkako bozkarekin. Prozesu zabala eta irekia izan da, eraginkortasuna eta parte-hartzea bermatzeko helburuarekin, aurtengoan ere,

Herritar guztiei zerbitzu guztiak bermatzea helburu dituzten aurrekontuak onartu ditu Abadiñok Irakurri albistea »

2025eko egutegiko argazki lehiaketan aurkeztutako irudiak ikusgai Elorrion

Elorrion dagoen ondarea islatzeko erronka bota die aurten Udalak herritarrei ELORRIO | Udalak urtero etxez etxe banatzen duen egutegia herritarrek ateratako argazkiekin osatutakoa izaten da, eta aukeraketa egiteko lehiaketa bat jartzen da martxan, urtez urte gai konkretu bat proposatuta. Aurtengo izenburua agian arraroa irudituko zitzaion bati baino gehiagori: Harria eta Taladrina. Horrela du izena 2022tik argitaratzen

2025eko egutegiko argazki lehiaketan aurkeztutako irudiak ikusgai Elorrion Irakurri albistea »

Amorebieta-Etxanok adinekoen segurtasuna indartu du Gabonetan

Horretarako, Udalak, Ertzaintzarekin elkarlanean, adinekoei zuzendutako hitzaldi informatibo bat antolatu du abenduaren 12an, 17: 00etan, Nafarroa Zentroan AMOREBIETA-ETXANO | Gabon garaian, ugaritu egiten dira lapurretak eta iruzurrak eta horren aurrean, Amorebieta-Etxanoko Udalak segurtasunari buruzko informazio-hitzaldi bat antolatu du, udalerriko adinekoei zuzenduta. Izan ere, kolektibo hori kaltebera da horrelako egoeren aurrean. Hitzaldia abenduaren 12an izango da,

Amorebieta-Etxanok adinekoen segurtasuna indartu du Gabonetan Irakurri albistea »

Enrike Huerta, 41 urte natur zientzien museoa Durangora eramateko borrokan

Fundación Hontza Museoko lehendakariak DOTBn errepasatu ditu bere museoa hirira eramateko “orain arte huts egin duten saiakerak” DURANGO | Gurasoekin Donostiako Aquariumera egindako bidai baten ondoren, 14 urte besterik ez zituela, moluskuak biltzen hastea bururatu zitzaion, bere jaioterriko museo batean erakusteko asmoz, Durangon. 62 urte igaro dira, eta durangarrak oraindik ez du ikusten nola lor

Enrike Huerta, 41 urte natur zientzien museoa Durangora eramateko borrokan Irakurri albistea »

Bonolotok 13.500 euro utzi ditu Amorebieta-Etxanon

Txartela Carmen kaleko 1. zenbakian dagoen administrazioan saldu zen AMOREBIETA-ETXANO | 2024ko abenduaren 5ean, osteguna, egindako Bonolotoko zozketa Amorebietaz gogoratu da. Saltokia Karmen kaleko 1. zenbakian dago, eta bigarren mailako zornotzar batek 13.501.10 euro eskuratuko ditu.  Zozketaren konbinazio irabazlea hau izan zen: 04 – 08 – 11 – 15 – 22 – 26 C (02)

Bonolotok 13.500 euro utzi ditu Amorebieta-Etxanon Irakurri albistea »

Neguko eguraldia astebururako: euria, ekaitzak eta elurra

Euskalmetek abisu horiak aktibatuko ditu larunbatean, eurite iraunkorrengatik, haizeagatik eta elurragatik, eta 700 metrora jaitsiko da; abisu laranja kostaldean olatu handiengatik izango da EGURALDIA | Eguraldiak okerrera egingo du datozen egunetan, nahiz eta azken egunetan tenperaturak apur bat igo diren, iragarpenen arabera aire-masa oso hotza larunbatean iritsiko da eta merkurioak behera egingo du. Neguko egoera

Neguko eguraldia astebururako: euria, ekaitzak eta elurra Irakurri albistea »

Scroll to Top