DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Bakardade egoeran dauden pertsonei laguntzeko 10 pertsona kontratatuko ditu Mankomunitateak

Iraupen luzeko langabeei edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradunei zuzendutakoa DURANGO | Durangaldeko Mankomunitateak, Durangaldeko Behargintza – Eskualdeko Garapen Agentziaren bitartez, enplegua sustatzeko eta egoera ahulean dauden kolektiboei laguntzeko proiektua jarriko du martxan abenduaren amaieran. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen duten 10 langaberen kontratazioa ahalbidetuko du programak, baita proiektuaren koordinazioaz arduratuko den pertsona baten kontratazioa ere. […]

Bakardade egoeran dauden pertsonei laguntzeko 10 pertsona kontratatuko ditu Mankomunitateak Irakurri albistea »

Suhiltzaileek sute bat itzali dute Iurretako baserri abandonatu batean

Atzo arratsaldeko zortzirak aldera  piztu zen sua IURRETA | Iurretako suhiltzaileek arratsaldeko zortziak aldera Iurretako Arandia auzoko baserri batean piztutako sutea kontrolatzea lortu dute. Ertzaintza ikertzen ari da zerk eragin duen zauriturik utzi ez duen sua.

Suhiltzaileek sute bat itzali dute Iurretako baserri abandonatu batean Irakurri albistea »

Durangoko L’Atelierrek dantza eskola onenaren Duende saria lortu du

Gainera, beste lau domina lortu zituzten joan den ostegunean egin zen Marbellan DURANGO | Joan den ostegunean, abenduaren 5ean, Duende Sarien Gala egin zen Marbellan. Bertan, Durangoko L ‘Atelier dantza eskolak sariak lortu zituen hautatuta zeuden 5 izendapenetatik: – Haur dantzari onenaren Duende saria Mara Urigüeni – Gaur egungo dantzari onenaren Duende saria Markel Severri

Durangoko L’Atelierrek dantza eskola onenaren Duende saria lortu du Irakurri albistea »

Durangok haur parke berriaren obrak hasiko ditu Ibaizabal Auzunean

Laster, Udalak Otamotzenako eta San Faustoko haur-parke berriak ere jarriko ditu DURANGO | Abenduaren bigarren hamabostaldian hasiko ditu Durangoko Udalak Ibaizabal auzoan haur-parke berria jartzeko lanak. Proiektu hau 2023ko aurrekontu parte-hartzaileen programaren parte da, eta udalerriko hainbat eremutako haur-jolasguneak berritzea eta hobetzea du helburu. Udalak Otamotzenako eta San Faustoko haur parkeak ere handituko ditu laster.

Durangok haur parke berriaren obrak hasiko ditu Ibaizabal Auzunean Irakurri albistea »

Alaitz Melgar eta Itziar Otegiren liburu aurkezpenak Durangon, ZuNonHanDA! ekimenaren eskutik

Gaurtik 18ra bitartean, 23 liburu aurkeztuko dituzte idazleek saltokietan bertan DURANGO | Euskal kulturaren erakusleiho erraldoia izanik, Durangoko Azokaren bokazio nagusienetako bat kultur sorkuntza zein zaletasuna hauspotzea, eta, sortzaile, bitartekari eta herritarren arteko zubi lanak eraikitzea da. Helburu horrekin abiatu zen 2020an ZuNonHanDA! ekimena. ZuNonHanDA! egitasmoari esker, 59. Durangoko Azokan plazaratutako nobedadeen sortak Euskal Herri

Alaitz Melgar eta Itziar Otegiren liburu aurkezpenak Durangon, ZuNonHanDA! ekimenaren eskutik Irakurri albistea »

Autokarabanentzako aparkalekua eraikitzen ari da Larrea auzoan

Obrak, oinarrizko zerbitzuen instalazioa barne, 2025eko udaberrian amaituko dira AMOREBIETA-ETXANO | Udalerrian autokarabanen sarrera eta egonaldia errazteko helburuz, autokarabanentzako aparkaleku bat sortzeko lanei ekin die Amorebieta-Etxanoko Udalak Larrea auzoan, gobenru akordioan, PSE-EErekin adostutakoari jarraiki.  Une honetan, oinarrizko zerbitzuak jartzeko lanetan ari da Udala, hala nola ur-hornidura, hustubide-sistema eta argiteria publikoa, espazioak beharrezko azpiegitura egokiak izan

Autokarabanentzako aparkalekua eraikitzen ari da Larrea auzoan Irakurri albistea »

Scroll to Top