DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Zaldibarrek aparkaleku berri bat ireki du tren geltokiaren ondoan

25 autorentzako aparkaleku berria dago erabilgarri dago N 634 errepidearen aldamenean ZALDIBAR | Euskal Trenbide Sareak, Zaldibarko Udalarekin sinatutako hitzarmena oinarri, bukatutzat eman ditu tren geltokiko eta N-634 errepidearen gainaldeko pasabideko lanak; horiekin batera, aparkaleku publiko berria egokitu du tren getokiaren ondoan. Azpiegitura berriak 25 ibilgailurentzako lekua dauka. Eneritz Azpitarte alkateak “onuragarritzat” jo du azken […]

Zaldibarrek aparkaleku berri bat ireki du tren geltokiaren ondoan Irakurri albistea »

Abadiñoko 10 denda hauek gabonetako erakusleihoen lehiaketan parte hartzen dute

Datorren abenduaren 27an jakingo da establezimendu irabazlearen izena ABADIÑO | Abadiñoko Merkatari Elkarteak, AMEk, Abadiñoko Udalaren laguntzarekin, Gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatu du bigarren urtez jarraian. Lehiaketa honekin tokiko merkataritzan erosketak dinamizatu nahi dira, sormena aitortu eta udalerrian Gabonetako espiritua sustatzea. Edizio honetan, bertako 10 establezimenduk beren erakusleihoak apaindu dituzte lehiaketa: • Bacalaos Iglú (Traña Etxoste,

Abadiñoko 10 denda hauek gabonetako erakusleihoen lehiaketan parte hartzen dute Irakurri albistea »

Asteazkenerako tenperatura epelak eta hego-mendebaldeko haizea

Tenperaturak 18-20 gradukoak izan daitezke eskualdean EGURALDIA | Asteazkenean tenperatura epelak eta hego-mendebaldeko haizea. Haizeak gogor samar joko du, batez ere arratsaldetik aurrera; orduan, boladak oso gogorrak izan litezke, batez ere mendebaldean. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango ditugu, baina giro eguzkitsua izango dugu, eta azken orduetan hodei gehiago. Tenperaturak 18-20 gradukoak izan daitezke.

Asteazkenerako tenperatura epelak eta hego-mendebaldeko haizea Irakurri albistea »

Guatemalako nazioarteko lankidetzari buruzko erakusketa Durangon

Erakusketa urtarrilaren 12ra arte egongo da eskuragarri, Landako 1 kanpokaldean eta Ibaizabal parkean DURANGO | Udalak, Medicus Mundi Bizkaiarekin lankidetzan, nazioarteko lankidetza elkartasun globalerako tresna gisa balioesten duen erakusketa bat inauguratuko du. Erakusketa urtarrilaren 12ra arte egongo da eskuragarri Landako 1en kanpokaldean eta Ibaizabal parkean, eta Durangotik Hegoaldera lehiaketa irabazi ondoren Guatemalara bidaiatu zuten Durangoko

Guatemalako nazioarteko lankidetzari buruzko erakusketa Durangon Irakurri albistea »

Zebrabide berria Durangoko Izei kalean, bizilagunen eskaera bati erantzunez

Egun horietan seinaleztapen bertikala instalatzeko lanak amaitzea aurreikusten da DURANGO | Durangoko Udalak lanean jarraitzen du udalerriko mugikortasuna eta bide-segurtasuna hobetzeko. Bizilagun batek egindako iradokizunari erantzunez, zebrabide berri bat prestatu da Tabira auzoan, konkretuki Izei, kalean. Lanak aurreko astean egindako asfaltatzearekin hasi ziren, eta aste honetan dagokion seinale horizontalak pintatzen jarraitu dute. Aurreikuspenen arabera, egun

Zebrabide berria Durangoko Izei kalean, bizilagunen eskaera bati erantzunez Irakurri albistea »

Aurrekontuei buruzko informazioa “ezkutatzea” egotzi die Herriaren Eskubideak EAJri eta PSEri

Gardentasunik eza, soldata-igoerak eta murrizketa sozialak, alderdiaren ezezko botoaren arrazoien artean DURANGO | Herriaren Eskubideak/Independienteak adierazi du EAJk eta PSOEk aurkeztutako aurrekontuen aurka bozkatuko duela. Alderdi independenteak salatu du gardentasunik eza eta gobernu-taldeak informazioa manipulatzea. “Eman ziguten zirriborroak hainbat akats esanguratsu zituen; besteak beste, 100.000 euro baino gehiagoko bilketa falta zen. Akats hori aspalditik ezagutu

Aurrekontuei buruzko informazioa “ezkutatzea” egotzi die Herriaren Eskubideak EAJri eta PSEri Irakurri albistea »

Ane Elguezabalek, Xabat Agirrek eta Unai Blancok irabazi dute Lehiaketa Artistikoa

Durangaldeko Elkarte Artistikoak igande honetan ospatu du sari banaketa DURANGO | Joan den abenduaren 15ean, Ezkurdi aretoak hartu zuen Durangaldeko Gazteen VIII. Arte Lehiaketako sari banaketa. Bertan, aurkeztutako lanen kalitatea, sormena eta aniztasuna nabarmendu ziren. Parte-hartze historikoarekin, lehiaketa gazteen garapen artistikoa sustatzeko plataforma garrantzitsua bihurtu da eskualdean. Aurten, lehiaketako epaimahaia, Durangaldeko Arte Elkarteko kideek osatua,

Ane Elguezabalek, Xabat Agirrek eta Unai Blancok irabazi dute Lehiaketa Artistikoa Irakurri albistea »

“Alavesen aurkako berdinketa oso ona izan da”

Lehoiek 2024rako derbia jokatuko dute larunbatean Osasunaren aurka (18.30ean) EUP! | Durangaldeko Telebistak saio berri bat eskaini zuen bart Mendizorrotzan Alavesen aurka lortutako puntua aztertzeko. Ernesto Valverderen jokalariek Txapeldunen Ligako laugarren postuan finkatzeko aukera izango dute. Kevin Doylek zuzenduta, José Antonio Velilla, Mikel Bueno, Tone Caballero eta Ibon Cabo izan ziren gonbidatuak. Programa osoa utziko

“Alavesen aurkako berdinketa oso ona izan da” Irakurri albistea »

Oizerako bidean dagoen lehenengo kanadar pasabidea konpondu du Garaiko Udalak

Baso ustiapenaren ondorioz, makina astunak ibili dira eremu horretan eta azpiegitura erabat txikituta geratu da GARAI | Azpiegitura txit hondatuta egon da. Izan ere, baso ustiapenaren ondorioz, makina astunak ibili dira eremu horretan eta azpiegitura erabat txikituta geratu da. Herritarrek ez ezik, abeltzainek, basozainek, bisitariek eta mendiko bizikletan dabiltzanek ere erabiltzen dute mendibide hori eta

Oizerako bidean dagoen lehenengo kanadar pasabidea konpondu du Garaiko Udalak Irakurri albistea »

Scroll to Top