DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Uruguaiko Kontsulatu Nagusiak Durango bisitatu du

Udalak Ramiro Rodriguez Bausero Kontsul Nagusiaren eta Marco Picornell Rowe Bilboko barrutiko Kontsularen bisita jaso du DURANGO | Udalak Ramiro Rodriguez Bausero Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadirako duen Uruguaiko Kontsul Nagusiaren eta Marco Picornell Rowe Bilboko barrutiko Kontsularen bisita jaso zuen atzo. Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak, Arantza Barrenetxea Memoria zinegotziarekin eta gainerako udalbatzarekin batera, ongietorria […]

Uruguaiko Kontsulatu Nagusiak Durango bisitatu du Irakurri albistea »

“Athleticek Europa Ligako finala jokatuko du ostegun honetan”

Lehoiek joaneko partidako 2-1ekoa gainditu beharko dute San Mamesen (18:45ean) EUP! | Durangaldeko Telebistak Mallorcaren aurkako berdinketa aztertzeko programa berri bat eskaini zuen atzo. Europa Leagueko final-zortzirenetako itzulerako atarikoan ere sakondu da; ostegun honetan, 18:45ean, Erromak San Mames bisitatuko du. Kevin Doylek aurkeztuta, gonbidatuak Carlos Pouso, Urko Vera, Gari Irazu eta Alain Arroyo izan ziren.

“Athleticek Europa Ligako finala jokatuko du ostegun honetan” Irakurri albistea »

Asteartean zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu

Haizearen aldaketaren ondorioz, tenperatura maximoak gradu pare bat jaitsiko dira EGURALDIA | Asteartean zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparrada batzuk egingo ditu, batez ere egunaren hasieran eta arratsaldetik aurrera. Goizean hego-haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin oraindik, baina eguerdi aldera mendebaldera edo ipar-mendebaldera aldatuko da eta indarra galduko du. Haizearen aldaketaren ondorioz, tenperatura maximoak

Asteartean zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu Irakurri albistea »

Durangoko ‘Auzoekin Batera’ ekimena gaur Madalena auzoan izango da

Udalak entzute aktiboko prozesuarekin jarraitzen du eta auzo bilerak asteartean, asteazkenean eta ostegunean izango dira, hurrenez hurren DURANGO | Udalak “Auzoekin Batera” ekimenarekin aurrera jarraitzen du. Herritarren parte-hartze prozesu honek durangarren kezkak eta proposamenak zuzenean jasotzea du helburu. Pasaden astean harrera bikaina eta parte-hartze ona izan ondoren, aste honetan saioak Madalenara, Landakora eta erdialdera iritsiko

Durangoko ‘Auzoekin Batera’ ekimena gaur Madalena auzoan izango da Irakurri albistea »

Remedios Ares durangarrak 100 urte bete ditu

Urteurrena bere senide eta lagunez inguratuta ospatu zuen DURANGO | Joan den ostiralean, martxoaren 7an, Remedios Ares García durangarrak bere 100. urtebetetzea ospatu zuen bere senide eta lagunez inguratuta. Egun berezi horretan zoriontzeko, Mireia Elkoroiribe alkatea eta Jesica Ruiz alkateordea bisitan joan zitzaizkion eta lore sorta bat eman zioten aitortza eta maitasun gisa. Zorionak, Remedios!

Remedios Ares durangarrak 100 urte bete ditu Irakurri albistea »

Culturalaren puntu landua Deustura egindako bisitan

Durangarrek arnasa hartu dute sailkapenean, bi garaipen eta aste honetako berdinketaren ostean FUTBOLA | Laugarren astez jarraian, Culturala kapaz izan da puntuak batzeko. Guztira, bi garaipen eta bi berdinketa, azkena, asteburu honetan Deustoren aurka etxetik kanpo jokatutako partidan. Partida horretan, Aketza Gonzalezen gizonek lehiari eutsi zioten defentsan sendotasunez, azken jardunaldietako sentsazio onekin jarraitzeko. “Lerro guztietan

Culturalaren puntu landua Deustura egindako bisitan Irakurri albistea »

Gazteen alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik Berrizen

18-35 urte bitarteko herritarrek apirilaren 11ra arte aurkez dezakete eskaera BERRIZ | Gazteen emantzipazioa sustatzeko 15.000 euroko dirulaguntza lerro berria izango du Berrizko Udalak. Deialdi horren bitartez, Berrizen alokairu-erregimeneko etxebizitza bat duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteek (biak barne) ohiko bizilekurako duten etxebizitzaren alokairua ordaintzen laguntzeko dirulaguntzak eskuratzeko aukera izango dute. Diru-laguntza eskatzeko bete-beharreko

Gazteen alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik Berrizen Irakurri albistea »

“Ombuaren Itzala” filma, martxoaren 20an eskainiko da Zornotzan

Patxi Bisquertek zuzendutako lanaren proiekzioa 19:30etan izango da Zelaietako auditorioan AMOREBIETA-ETXANO | Datorren ostegunean, martxoaren 20an, Patxi Bisquert aktore eta zinemagile gipuzkoarrak zuzendutako “Ombuaren Itzala” filma eskainiko da Zelaietako Auditorioan, arratsaldeko 19:30ean. Filma euskal-argentinar koprodukzio bat da, Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857 – Rosario, 1910) bertsolariaren bizitza eta lana berreskuratzen duena. Otañok behin baino gehiagotan

“Ombuaren Itzala” filma, martxoaren 20an eskainiko da Zornotzan Irakurri albistea »

SD Amorebietak ezin izan du punturik lortu bat gutxiagorekin

Unionistas de Salamanca 1-0 SD Amorebieta FUTBOLA | Urdinek ez zuten punturik lortu Unionistas de Salamancari egindako bisitan, ligan puntu gehien lortu dituen taldeari bere etxean. Zornotzarrak serio agertu ziren eta aurkaria kontrolatzen jakin zuten, baina bigarren zatiaren hasieran, epaileak bigarren txartel horia erakutsi zion Ben Hamedi. Bat gehiagorekin, Salamancakoek partidako gol bakarra egin zuten.

SD Amorebietak ezin izan du punturik lortu bat gutxiagorekin Irakurri albistea »

Scroll to Top