DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Durangok edateko uraren azpiegitura indartu du Alde Zaharrean

Udal brigadaren jarduketen helburua hornidura optimizatzea eta balizko matxuren inpaktua murriztea da DURANGO | Azken asteotan, Durangoko Udal Brigadak hainbat esku-hartze egin ditu alde zaharreko edateko uraren sarean, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta matxurak gertatuz gero herritarrei sor dakizkiekeen eragozpenak minimizatzeko. Lehenengo lana Kalebarria inguruan edateko uraren hodi nagusietako batean balbula bat instalatzea izan zen. Balbula […]

Durangok edateko uraren azpiegitura indartu du Alde Zaharrean Irakurri albistea »

Dena prest Traña-Matienako jaiei hasiera emateko

Apirilaren 27tik maiatzaren 11ra arte ospatuko dituzte aurten San Prudentzio jaiak ABADIÑO | San Prudentzio jaietako ospakizunetan murgiltzear da Abadiñoko Traña-Matiena auzoa. Apirilaren 27an emango diete hasiera, Donien Atxa jasota. Iluntze taldeak dantza saioa eskainiko du Txanbolin Txistu Taldearen eskutik, eta urteko pertsonarik ospetsuena sarituko dute. Maiatzaren 11ra bitartean, etenik gabeko jarduera sorta prestatu dute.

Dena prest Traña-Matienako jaiei hasiera emateko Irakurri albistea »

Hego-ekialdeko haizeak asteburu nahasiagoa ekarriko du, eta euria eta ekaitzak izango dira nagusi

Gainera, bihartik aurrera, larunbat arratsaldean tenperaturak behera egingo du EGURALDIA | Hego-mendebaldeko haizeak eta gaur ostiraleko udaberriko tenperaturak asteburu nahasiagoa ekarriko dute, hodei gehiago, zaparradak eta bihartik aurrera trumoi-ekaitzak botatzeko aukera. Gaurko 25 graduez gain, igandeko 17/18ra pasako gara. Badirudi joera horrek hurrengo egunetan ere jarraituko duela. Ostiralean, hego-ekialdeko haizea Ostiralean hego-ekialdeko haizeak zakartuko dira,

Hego-ekialdeko haizeak asteburu nahasiagoa ekarriko du, eta euria eta ekaitzak izango dira nagusi Irakurri albistea »

Itziar Ituñoren ‘Inurri Itsuak’ filmaren filmazioa Durangaldean

Urko Olazabal, Josean Bengoetxea eta Miren Gaztañaga dira Ramiro Pinillaren izen bereko eleberrian oinarritutako pelikula honen protagonistak DURANGALDEA | Martxoaren amaieran hasi zen “Inurri itsuak (Las ciegas hormigas)” filmatzen, Igor Legarreta zinemagilearen hirugarren film luzea, hamar astez Bizkaiko hainbat tokitan egingo dena, hala nola Mundakan, Bilbon, Galdakaon, Getxon, Gorlizen… eta horien artean, Elorrioko Miota eta

Itziar Ituñoren ‘Inurri Itsuak’ filmaren filmazioa Durangaldean Irakurri albistea »

Lan eskaintza berria Informatika eta Komunikazioetako teknikari posturako Durangoko Udalean

Interesdunek apirilaren 30era arte aurkeztu dezakete eskabidea DURANGO | Lanbidek lan eskaintza berri bat eskaintzen du Udalaren eskariz Durangon Informatika eta Komunikazioen Sailean lanpostu teknikoa betetzeko. Lanpostuak hainbat erantzukizun izango ditu, horien artean erabiltzaileen eskaerak eta arazoak izapidetzea, kudeatzea eta ebaztea. Horretarako, teknikariei eta hornitzaileei laguntza ematea eskatuko da, telefonian, bidezaintzan, sareetan, ekipo informatikoetan, sarbideak

Lan eskaintza berria Informatika eta Komunikazioetako teknikari posturako Durangoko Udalean Irakurri albistea »

Landarte etxea, Musika Eskolako ikasleentzat eta gazteentzat bideratzeko

Eraikin historiko baten kontserbazioa eta herritarren espazio beharrak uztartzen ditu EH Bilduren proposamen honek DURANGO | 1927an eraiki zen Landarte Etxea. 100 urte betetzear den eraikin hau zerrategia izan zen bere garaian, eta ondoren etxebizitza moduan erabili zen. 2017an, PERI Ferrocarrilaren proiektuaren baitan, Udalak eraikina desjabetu zuen, eta ordutik ordenazioz kanpo aurkitzen da. Eraikinak dauzkan

Landarte etxea, Musika Eskolako ikasleentzat eta gazteentzat bideratzeko Irakurri albistea »

Kings Durangoko finala, larunbat honetan zuzenean DOTBn

Zero Filtro VS Hegoak; norgehiagoka 18:00etan, Tabiran FUTBOLA | Dena prest final handirako. Zero Filtro eta Hegoak izango dira aurrez aurre larunbat honetan, 18:00etan, Tabira zelaian. Koadrilen 7. Futbol Txapelketa bigarren urtez jarraian gailendu da. Fase erregularraren eta Play Offen ondoren, 2024-2025 denboraldiko txapelduna ezagutzeko unea heldu da. Durangaldeko Telebistak zuzenean eskainiko du jardunaldi hau,

Kings Durangoko finala, larunbat honetan zuzenean DOTBn Irakurri albistea »

Abadiñoko EAJk alkatearen hipokresia salatu du

URAk egingo dituen lanen lehen faseari dagokion hitzarmena Udalari ez dio dirua aurrezterik ekarriko, kritikatu dute jeltzaleek ABADIÑO | EAJk Abadiñoko alkatearen, Mikel Urrutiaren hipokresia salatu du, URAk udalerrian uholdeen arriskuari aurre egiteko egingo dituen lanen alde egin dituen adierazpenak entzunda eta, 2023an, EH Bilduko zinegotzia zelarik proiektuaren aurka “publikoki eta kementsu” agertu zela gogoratuz, azaldu

Abadiñoko EAJk alkatearen hipokresia salatu du Irakurri albistea »

Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituz joango dira gaur Durangaldean

Epeltzera egingo gaur osteguna Durangaldean EGURALDIA | Ostegunean hodei gehiago izango dugu, batez ere hegoaldeko eskualdeetan, eta giroak ezegonkortzera egingo du egunaren bigarren zatian. Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituz joango dira, iparraldera ere iritsiko dira, eta han-hemenka zaparrada batzuk egin ditzake, batez ere barnealdean; kostaldera ere irits litezke, bereziki gauean. Ekialdeko haizea nagusituko da: hegoaldean hego-ekialdekoa

Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituz joango dira gaur Durangaldean Irakurri albistea »

Scroll to Top