DOT Durangaldea

Author name: dot_durangaldea

Zaldibaltza haurrentzako xake taldea Euskadiko eskolarteko finalean sartu da

Talde elorriarrak maiatzaren 31n jokatuko du jardunaldi erabakigarria Gasteizen XAKEA | Elorrio Zaldibaltzako haur xake taldea Euskadiko Taldekako Eskola Kiroleko finalerako sailkatu da asteburu honetan. Jardunaldi entzutetsua maiatzaren 31n izango da, Gasteizen.

Zaldibaltza haurrentzako xake taldea Euskadiko eskolarteko finalean sartu da Irakurri albistea »

Durangok 10.000 bonu jarriko ditu martxan udaberriko kanpainan

Maiatzaren 15etik ekainaren 16ra bitartean bonoa.durango.eus webgunean eskuratu ahal izango dira edo 65 urtetik gorako pertsonentzat Turismo Museoan DURANGO | Udalak, Dendak Bai merkatarien elkartearekin elkarlanean, bonu-kanpaina berria jarriko du martxan herriko merkataritza txikia, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea sustatzeko asmoz. Ekimen honek 10.000 bonu jarriko ditu herritarren eskura, eta Udalak 50.000 euroko ekarpena egingo du

Durangok 10.000 bonu jarriko ditu martxan udaberriko kanpainan Irakurri albistea »

Etorkizuneko mugikortasuna diseinatzeko inkesta bat jarri du abian Zornotzak

Maiatzaren 23ra bitartean bete ahal izango dute zornotzarrek inkesta AMOREBIETA-ETXANO | Udalak mugikortasunari loturiko partaidetza prozesu bat jarri du martxan, herriko mugikortasunaren inguruko diagnosia osatzeko abiapuntu gisa. Horren bitartez, helburu nagusia da udalerriaren eta zornotzarren beharretara egokitutako Mugikortasun Plana garatzea. Bide horretan, lehen fase honen oinarri nagusia herritarren iritzia eta ekarpenak batzea da, diagnosiak ahalik

Etorkizuneko mugikortasuna diseinatzeko inkesta bat jarri du abian Zornotzak Irakurri albistea »

“Athleticen denboraldia ikusgarria izaten ari da”

Lehoiek Txapeldunen Liga jokatuko dute Getaferen aurka irabazten badute ostegunean EUP! | Durangaldeko Telebistak Alavesen aurka San Mamesen lortutako garaipena, Manchesterren gertatutako guztia eta denboraldi amaierako azken txanpa honetan lehoiek izango dituzten emaitzak aztertu zituen. Kevin Doylek zuzenduta, Ibon Etxebarrieta, Argoitz Ugalde, Gontzal Martínez eta Iker Sáenz izan ziren gaueko gonbidatuak. PROGRAMA OSOA utziko dizuegu.

“Athleticen denboraldia ikusgarria izaten ari da” Irakurri albistea »

Asteartean ostarteak goizean eta ekaitzak arratsaldean

Zenbait lekutan txingorra ere egin dezake gaur arratsaldean EGURALDIA | Astearte goizean hodeiak eta ostarteak zeruan; ateri eutsiko dio leku gehienetan. Egunaren erdiko orduetan hodeiak gailenduz joango dira berriro eta eguerditik aurrera noizbehinka zaparrada trumoitsuak botako ditu; zenbait lekutan txingorra ere egin dezake. Goizean goiz hego-haizea ahul ibiliko da, arratsaldean iparraldetik joko du haizeak. Tenperatura

Asteartean ostarteak goizean eta ekaitzak arratsaldean Irakurri albistea »

“Zientziak, arteak eta letretako 24 emakume” erakusketa Durangora iritsi da

Etorkizuneko belaunaldiak inspiratzea eta jakintzaren arlo nagusietan emakumeek egindako lana nabarmentzea helburu duen erakusketa ibiltaria DURANGO | Maiatzaren 29ra bitartean, “Zientziak, arteak eta letretako 24 emakume” izeneko erakusketa ibiltaria Plaza Ezkurdin izango da ikusgai. Ekimen honek emakumeek gizartearen garapenerako funtsezkoak diren arloetan egiten duten lana ikusaraztea du helburu, gazte nahiz helduentzat inspirazio iturri bihurtuz eta

“Zientziak, arteak eta letretako 24 emakume” erakusketa Durangora iritsi da Irakurri albistea »

Iurretakok Lehen Eskualdekora jaitsi da

Elorrio ere jaitsita dago; bi jardunaldiren faltan Zalduak ez du salbazioa ziurtatu FUTBOL | Denboraldi zaila Preferenciako gure ordezkarientzat. Asteburu honetan Iurretako taldeak bere jaitsiera berretsi du liga amaitzeko bi jardunaldi falta direnean Astrabuduakoren aurka etxean galdu ostean. Bide bera, Lehen Erregionala, duela aste batzuk jaitsita dagoen Elorrioarentzat. Bestalde, Zalduak bi partidak irabazi beharko ditu,

Iurretakok Lehen Eskualdekora jaitsi da Irakurri albistea »

Euskadiko Landako Berrikuntza Foroa ospatuko da aste honetan Amorebietan

Asteazken eta ostegunean ospatuko da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan AMOREBIETA-ETXANO | FUTURAL proiektuaren (Empowering the FUTure through innovative Smart Solutions for rURAL areas) lehen Europako Landako Berrikuntza Foroa (EU-RIF) maiatzaren 14an eta 15ean ospatuko da, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan. Ekitaldi honek landaguneetako berrikuntzaren arloko eragile nagusiak bilduko ditu, ezagutza trukatzeko, berrikuntzak aurkezteko eta garapen adimentsu eta iraunkorraren

Euskadiko Landako Berrikuntza Foroa ospatuko da aste honetan Amorebietan Irakurri albistea »

Gazte bat atxilotu dute Durangoko etxebizitzetan lapurtzen saiatzeagatik

Madrilgo talde ibiltari bati lotutako gazte bat atxilotu dute DURANGO | Azken egunotan, Durangoko Txibitena auzoko etxebizitzetan lapurtzen saiatu diren zantzuak antzeman dira. Jarduera herritarren laguntzari esker hasi da, zehazki auzokide batek emandako informazioari eta irudiei esker, eta, horri esker, Durangoko Udaltzaingoak koordinatutako zaintza dispositibo bat abian jarri ahal izan zen. Bizilagunak bere etxebizitzako behatxulotik hartutako

Gazte bat atxilotu dute Durangoko etxebizitzetan lapurtzen saiatzeagatik Irakurri albistea »

Scroll to Top