DOT Durangaldea

Author name: A. Salterain

Iurretan egindako biktima anitzeko gertakarien simulakroa, iruditan

Osakidetzako Emergentziak erakundeko 30 profesionalek hartu zuten parte IURRETA | Osakidetzako Emergentzietako hainbat profesional-taldek biktima askoko gertakari baten simulakroan parte hartu zuten ostiral arratsaldean, Iurretan, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileekin batera. Iurretako Suhiltzaileen Parkean egin zen jarduera horretan, benetako emergentziako egoera bat simulatzen zuen eszenatokia erreproduzituko da; kasu honetan, autobus baten trafiko-istripua, biktima asko izango zituen […]

Iurretan egindako biktima anitzeko gertakarien simulakroa, iruditan Irakurri albistea »

Desokupa enpresaren presentzia salatu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Zornotzan

Desokupazio enpresa batek jazarritako familiaren auzia konpontzeko lanean ari dela jakinerazi du DURANGADEA | Durangaldeko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Desokupa CyL desokupazio enpresa Zornotzako San Antonio auzoan familia bat kaleratzeko saiakeran zebilela salatu zuten joan den astean. Informatu dutenez, Desokupazio enpresa ostegun gauean agertu zen bertan, iruzur baten biktima izaten ari den familia bat etxegabetzeko asmoz.

Desokupa enpresaren presentzia salatu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Zornotzan Irakurri albistea »

Larunbatean giro ezegonkorra, hotza eta elurra 700 metro inguru

Tenperaturak behera egingo du gaur Durangaldean EGURALDIA | Larunbatean giro ezegonkorra eta hotza. Goizean, oro har, hodeitza nahiko zulatuta egongo da eta litekeena da ateri egotea. Eguerdirako, ordea, fronte bat iritsiko da eta ondorioz arratsaldean zaparradak botako ditu, mardulak izango dira eta ekaitzak ere jo dezake. Tenperaturak behera egingo du eta elur-kota 600-800 m ingurura

Larunbatean giro ezegonkorra, hotza eta elurra 700 metro inguru Irakurri albistea »

Ireki da Durangoko Merkatuan bost postu esleitzeko lizitazioa

Lizitazioaren bidez bost postu esleituko dira: horietako bat (1. postua) merkataritza-jarduerarako izango da, eta beste lauak (5., 6., 7. eta 8. postuak) elikadura-jardueretarako DURANGO | Udalak lizitazio publiko berri bat jarri du abian, Durangoko Merkatuan hutsik dauden bost posturen erabilera jabari publikoko emakidaren bidez esleitzeko. Deialdi honetan 1., 5., 6., 7. eta 8. postuak eskaintzen

Ireki da Durangoko Merkatuan bost postu esleitzeko lizitazioa Irakurri albistea »

Argi-mozketa datorren astelehenean Zornotzako hainbat gunetan

Argindarra 08:30etik 10:30era etengo da AMOREBIETA-ETXANO | Datorren astelehenean, urtarrilak 26, Iberdrolak sare elektrikoa hobetzeko lanak egingo ditu, eta horrek argi mozketa eragingo du Amorebieta-Etxanoko hainbat gunetan. Etenaldia 08:30etik 10:30era egingo da, eta honako helbide hauei eragingo die: San Antonio Elgezabal, 28, eta San Antonio Elgezabal, Prox20. Udalak aldez aurretik eskertzen du herritarren ulermena eta 

Argi-mozketa datorren astelehenean Zornotzako hainbat gunetan Irakurri albistea »

Semaforoa, Logela multimediaren eskutik, igandean Durangon

San Agustin Kulturgunean ikusteko aukera izango da 18.00etan DURANGO | Semaforoa antzezlana Logela multimediaren lan bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituena. Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina

Semaforoa, Logela multimediaren eskutik, igandean Durangon Irakurri albistea »

Glossaria, Bogoroditsie abesbatzaren ikuskizun kontzeptuala eta esperimentala

Ikuskizuna ikusteko aukera izango da larunbat honetan San Agustin Kulturgunean DURANGO | Glossaria ikuskizun kontzeptuala eta esperimentala da, eta euskal baleazaleen eta islandiar komunitatearen artean sortu zen euskara-islandiera pidginaren sorrera aztertzen du. XVI. mendearen amaieran, euskaldunak Islandiako kostaldera iritsi zirenean, bi mundu desberdinen arteko lehen elkarrizketak beharrezkoak izan ziren, eta horretarako, euskara eta islandiera nahasten

Glossaria, Bogoroditsie abesbatzaren ikuskizun kontzeptuala eta esperimentala Irakurri albistea »

Asteburu nahasia ostarteekin, euriarekin, ekaitzekin eta hotzarekin

Ostegun nahasia, bai maximoek bai tenperatura minimoek behera egingo dute datozen egunetan EGURALDIA |Asteburua ezegonkorra izango da, ostarteak, euria, ekaitzak larunbatean eta hotza. Hala, elur-prezipitazioak 1.000 metrotik beherakoak izango dira larunbatean. euria eta hego haize-bolada bortitzak arratsaldean Barikua, ostarteak eta euria Ostiralean hegoaldeko haizeak bizi-bizi joko du, bolada gogorrekin haizeguneetan. Zaparrada mardulenak goizaldean eta Kantauri

Asteburu nahasia ostarteekin, euriarekin, ekaitzekin eta hotzarekin Irakurri albistea »

Ostegun nahasia, euri pixka bat eta hego haize bolada gogorrak arratsaldean

Egunaren amaieran haizea berriro hegotik finkatuko da eta asko zakartuko da EGURALDIA | Ostegunean giroa lasaiagoa izango da; haizeak mendebaldera egingo du eta indarra galduko du; kostaldean goizaldean oraindik bizi-bizi ibiliko da. Haize horrekin tenperaturak behera egingo du Kantauri isurialdean eta gainerako lekuetan berdintsu mantenduko da. Alabaina, egunaren amaieran haizea berriro hegotik finkatuko da eta

Ostegun nahasia, euri pixka bat eta hego haize bolada gogorrak arratsaldean Irakurri albistea »

Scroll to Top