DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Asteburu eguzkitsua, 35 graduren bueltan Durangaldean

Astelehenetik aurrera, tenperaturak, hodeiak eta tanta batzuk jaitsiko dira

Eguzkiak jarraituko du baina hainbeste bero gabe zein egun lehenago GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Asteburuak, larunbata eta igandea, bero jarraituko du, ez ostiral honetakoa bezain bero, orduan 42,3ºC gradu izan baitziren Bernan, Zornotzan,

Zapatua, bero gutxiago

Larunbatean beroak jarraipena izango du, baina ipar partean maximoek behera egingo dute. Kantauri isurialdean aldea nabaria izango da eta kostaldean ez dira 30 ºC-ak gaindituko. Mediterraneo isurialdean beroa zakarra izango da berriro eta Ebro ibarrean maximoak 40 ºC ingurukoak izango dira. Eguna eguzkitsua izango da, hodei batzuekin, arratsaldean bero-hodeiak ager daitezke eta ekaitzen batek jo dezake. Arratsaldean iparraldeko haizea nagusituko da.

Domeka, aldakerik ez

Igandean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, maximoak kostaldean 30 ºC azpikoak izango dira eta Ebro ibarreko leku batzuetan 40 ºC ingurukoak izango dira. Goizean goizetik giroa eguzkitsua izango da, arratsaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira eta bero-hodeiak ere garatuko dira. Egunaren amaieran Kantauri isurialdean behe-hodeiak agertuko dira. Goizean haize aldakor eta ahula ibiliko da, iparraldetik finkatuz joango da eta arratsaldean indartu egingo da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top