Maximoak, aldiz, hiruzpalau gradu altuagoak izango dira, 20 gradu ingurukoak

EGURALDIA | Asteazkenaren hasieran hodeiak gutxituz joango dira baina eguerditik aurrera haizea iparraldetik finkatuko da eta hodeiak gailenduko zaizkie ostarteei berriro, batez ere Kantauri isurialdean. Zaparrada txiki batzuk bota ditzake, bereziki arratsaldean. Goizean goiz zerua garbiago egongo denez, tenperatura minimoak jaitsiko dira; maximoak, aldiz, hiruzpalau gradu altuagoak izango dira, 20 ºC ingurukoak.