DOT Durangaldea

Asteazken honetan hasiko dira Mendiolako jaiak Abadiñon

Doako autobus zerbitzua eskainiko du Abadiñoko Udalak, 21:30etik 3:30era

Luhartzen kontzertua zapatuan izango da

ABADIÑO | Gazteluako jaiak amaitu, eta Mendiolako San Kristobal jaiak hasiko dira segidan: uztailaren 9tik 13ra egingo dituzte aurten. Hemen ere, jarduera eta ekitaldi ugari egongo dira: bertsolariak, dantzariak, parrillada eta tortilla txapelketa egingo dituzte, beste kontu askoren artean.

Kontzertuei dagokienez, Indabe, Rebel Noise eta Nevadah taldeak izango dira uztailaren 11n. Egun horretan, gainera, doako autobus zerbitzua eskainiko du Abadiñoko Udalak, 21:30etik 3:30era. Traña-Matienatik (eskola ondotik) eta Zelaietako eta Andra Mariko autobus geltokitik irtengo dira autobusak, eta, bueltan, leku berean utziko ditu autobusak. Uztailaren 12an, berriz, Luhartz erromeria egongo da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top