Asteburuan zehar ia 20.000 pintxo dastatu dira

AMOREBIETA-ETXANO | Gaur amaitu da Jan Alai lehiaketa gastronomikoa herriko ostalaritza sektorearen partaidetza altuarekin. Aurten Amorebieta-Etxanoko 23 taberna eta jatetxek hartu dute parte, euren talentua eta sukaldaritza sormena lehian jarriz. Izan ere, lehiaketak sormen-askatasuna izan du ardatz, eta establezimendu parte-hartzaileek proposamen berritzaile eta originalak aurkezteko aukera izan dute, osagai edo errezeta murrizketarik gabe, herritarrei zein bisitariei pintxo eta sorkuntza desberdinak dastatzeko aukera eskainiz.
Asteburuan zehar ia 20.000 pintxo dastatuta, aurten ere, tokiko ostalaritza dinamizatzea, kontsumoa sustatzea eta esperientzia gastronomiko berriak eskaintzea izan du helburu lehiaketak. Horrez gain, taberna eta jatetxeek udalerriko gizarte zein ekonomia bizitzan elkargune gisa duten garrantzia ere balioan jarri nahi izan da.
Establezimendu irabazleak eta sariak
Lehiaketa amaitzeko sari banaketa egin da 18:00etan Zelaieta Zentroan. Ohi bezala, lehiaketak bi sari nagusi izan ditu: epaimahai bidez aukeratutako pintxo onenaren saria eta publikoaren saria. Hortik abiatuta, establezimendu irabazleak, besteak beste, beren sormenagatik, originaltasunagatik eta pintxoen aurkezpenagatik izan dira sarituak.
Doris Martinez, Belen Euba e Ignacio Otxandiok osatzen duten epaimahaiak zaporeen berrikuntza eta pintxoen aurkezpena nabarmendu ditu, adituak eta ikusleak harrituta utziz.
Hala, pintxo onenaren kategorian, Antxeta by Taberuk jaso du lehen saria; establezimendu horrek, beraz, 1.000 euroko saria jaso du. Bigarren postua Txiri-Txiri tabernarentzat izan da, hirugarrena, Autzagane jatetxearentzat, laugarrena Oasis tabernarentzat eta bosgarrena Far-Farrentzat.
Herri-bozketa eta publikoaren sariak
Epaimahai profesionalaren sariez gain, herritarrek euren pintxo gogokoenen alde bozkatzeko aukera izan dute. Herri-bozketaren arabera, pintxorik onena Batzoki establezimenduarena izan da, 173 botorekin; honek 500 euroko saria irabazi baitu, bigarren postua Antxeta by Taberurentzat (116) izan da, hirugarrena Ortzimuga tabernarentzat (102), laugarrena Leku Berrirentzat (80) eta bosgarrena Goizederrentzat (77).
Horretaz gain, beste sari bat ere izan da, 500 eurokoa, botoa eman duten parte-hartzaileen artean zozketatu dena, eta Kepa Huerta Gorritxategiri eman zaio.
Gastronomiarekiko eta iraunkortasunarekiko konpromisoa
Amorebieta-Etxanoko Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten establezimendu guztiei eta bozken bidez ere aktiboki parte hartu duten herritarrei. Lehiaketa honek udalerriak tokiko kontsumoaren jasangarritasunarekin eta sustapenarekin duen konpromisoa indartzen du, eta, aldi berean, taberna eta jatetxeei laguntzen jarraitzen du, topagune, tradizio eta abangoardia gastronomiko gisa.


