Herriko ostalaritza-establezimenduek beren hanburgesa sorkuntza onenak aurkeztuko dituzte

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanok 2026ko apirilaren 17tik maiatzaren 3ra ospatuko den Jan Alai Hanburgesa Txapelketaren lehen edizioa hartuko du. Aldi horretan, herriko tabernak eta jatetxeak beren hanburgesa sorkuntza onenak eskainiko dituzte, originaltasunagatik eta kalitateagatik nabarmenduta.
Lehiaketa honek hanburgesen sukaldaritza-sormenean jarri du arreta, eta establezimenduei gonbita egingo die osagai berritzaileekin konbinazioak sortu ditzaten, herriko hanburgesarik zaporetsuena eta originalena sortzea helburu. Parte hartzaileek aukera izango dute beren sormena erakusteko eta publikoari proposamen desberdinak eskainiz.
Izen-ematea
Ekimen honetan parte hartu nahi duten establezimenduek martxoaren 6ra arte eman ahal izango dute izena, janalai@amorebieta.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.


