DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Amorebieta-Etxanok Euskaraldiaren Hamaikakoak aurkeztuko ditu

Ekitaldia ostegunean izango da, hilak 27, arratsaldeko 19:00etan Zelaietan

Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era ospatuko da.

AMOREBIETA-ETXANO | Herriko Euskaraldiaren batzordeak Hamaikako taldearen aurkezpen ekitaldia egingo du Zelaieta zentroan, datorren asteazkenean, martxoak 27, arratsaldeko 19:00etan. Ekitaldi hau beste urrats bat izango da eguneroko bizitzan euskararen erabilera sustatzen duen Euskaraldia ariketa soziala prestatzeko.

Ekitaldian zehar herrian sortutako Hamaikako ezberdinen aurkezpena egingo da, talde hauek udalerriko alor desberdinetako pertsonek osatzen dituzte. Guztira, honako hamaikakoak aurkeztuko dira: Kirol arloko Hamaikakoa, Kultur Hamaikakoa, Gazteen Hamaikakoa, Euskaldun berrien Hamaikakoa, Nagusien Hamaikakoa, Gurasoen Hamaikakoa eta Hitanoaren Hamaikakoa.

Euskaraldian izena emateko epea zabalik

Era berean, une honetan zabalik dago Euskaraldian ahobizi edo belarriprest gisa parte hartzeko izen-ematea. Ildo horretan, Amorebieta-Etxanoko Udalak herritar oro animatzen du bi rol horien artean, dela Ahobizi (euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartzen dutenak), dela Belarriprest (euskaraz hitz egitera animatzen dutenak, nahiz eta erraz hitz egin ez) izena eman eta parte hartzera. Interesdunek, euskaraldiaren webgunean eman dezakete izena edo hemen.

Gainera, herriko dendak, enpresak eta elkarteak oraindik garaiz daude entitate modura Euskaraldian izena emateko. Orain arte, Amorebieta-Etxanoko 50 entitatek eman dute izena. Oraindik egin ez dutenek bat egin dezakete https://entitateak.euskaraldia.eus/parte atariaren bidez.

Tokiko establezimenduek euskararekin duten konpromisoa agerian uzteko asmoz, datozen asteetan argazki bat egingo da Euskaraldiarekin bat egiten duten saltoki eta ostalaritzarekin batera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

preload imagepreload image