DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Amorebieta-Etxanok Euskal Jaia ospatuko du larunbatean

Musika, dantza eta euskal tradizioz betetako jai-eguna, familian gozatzeko

11:00etan hasiko da Euskal Jaia

AMOREBIETA-ETXANO | Datorren larunbatean, urriak 25, Amorebieta-Etxanok Euskal Jaiaren edizio berri bat ospatuko du, euskal kultura, dantza eta musika protagonista izango dituen jai eguna. Aurten ere, Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, herriko kultur talde eta gizarte eragile ezberdinek antolatutako ekitaldiak familia osoarentzako egitarau zabala izango du herrian euskal ohitura eta tradizioak bultzatzeko helburuarekin.

Ekitaldi honek 15.000 € inguruko inbertsio globala du, Udalak guztiz bere gain hartuko duena eta, besteak beste, musika ekitaldiak, soinu ekipoak, aulkiak, mahaiak eta komunak instalatzen ditu. Horrez gain, Udalaren kontura izango dira ur-hornidura, egun horretarako behar diren hesiak jartzea edota eszenatokiaren muntaia.

Gozamenerako eguna

11:00etan hasiko da Euskal Jaia, erraldoi, buruhandi, txistulari eta zanpantzarren ohiko dianarekin, eta ondoren inaugurazio ofiziala izango da, 11:45ean, txupinazoarekin eta “Agurra” dantzarekin. 12:00etatik 15:00etara musika emanaldi ugari izango dira, Amorebieta-Etxanoko Herriko Plaza eta kaleak alaituko dituztenak.

Eguerdian, herri bazkaria egingo da Zelaieta Parkean, eta ondoren, musika bingoa eta Jonkass DJaren emanaldia. Arratsaldean, 16:30etatik 18:30etara, txikienek haurrentzako jolasak izango dituzte, eta 19:30etan, berriz, Eingo taldeak kale-emanaldia egingo du Luis Urrengoetxean.

Jardunaldia gaueko 22:00etan amaituko da Zutik taldearen erromeria batekin Zelaieta parkean.

Udalak euskal tradizioz, zuzeneko musikaz, dantzaz eta haur, gazte eta helduen gozamenerako pentsatutako beste hainbat jardueraz beteriko egun batez gozatzera gonbidatzen ditu herritarrak, familia eta jai giroan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top