Zornotzarrek izena emateko epea ostiralean amaituko da, Lanbideren bidez.

AMOREBIETA-ETXANO | Zornotzako Udalak Amorebieta-Etxanon bizi diren 9 langabetu kontratatuko ditu Udalaren Enplegu Planaren bidez. Plan horren helburua herrian tokiko garapena eta enpleguaren sustapena bultzatzea da.
Horrela, Udalak 8 obra-laguntzaileri eta lantaldearen arduradun bati emango die lana, hiri-ondarea eta berdeguneak berreskuratzeko.
Lanpostu horietan interesa duten pertsonek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean eman behar dute izena. Izena emateko epea maiatzaren 10era arte egongo da zabalik, eta lan-eskaintzen xehetasunak honako hauek dira:
Talde-arduraduna: Eskaintza-kodea 162024004916
Peoia: Eskaintza-kodea 162024004914
Garrantzitsua da azpimarratzea, lineako inskripzioaz gain, dokumentu hauek aurkeztu beharko direla aurrez aurre Amorebieta-Etxanoko Udal Enplegu Bulegoan edo helbide honetara idatziz: @amorebieta.eus, 2024ko maiatzaren 17ko 14:30ak baino lehen:
Lan-bizitzaren txostena
DARDE (Lanbiden alta emateko dokumentua)
NAN edo AIZren fotokopia
Informazio gehiago
Izen-emate prozesuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Amorebieta-Etxanoko Udal Enplegu Bulegora jo daiteke (San Miguel kalea 3) edo telefono zenbaki honetara deitu: 94 630 00 02 – 1402 luzapena.