DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Amorebieta Bilbao BBK Live Herrian ekimenaren eszenatokia izango da

Maiatzaren 24an, musika izango da protagonista herriko kaleetan, Bilbao BBK Live jaialdiaren atariko ekimena den Herrian programaren baitan

Amorebieta-Etxano izango da Herrian egitasmoaren helmugaetako bat

AMOREBIETA-ETXANO | Urtero bezala, Bilbao BBK Live jaialdiak bere irismena Bizkaiko hainbat udalerritara zabaltzen du Kobetamendiko hitzordu nagusiaren aurretik, Herrian eta Hirian ekimenen bidez. 2025ean, Amorebieta-Etxano izango da Herrian egitasmoaren helmugaetako bat, eta maiatzaren 24an musika zuzenean izango dugu herriko kaleetan, doako kontzertuekin eta musika-denboraldiari hasiera emango dion jardunaldi paregabearekin.

Egitarau osoa gaur goizeko prentsaurrekoan aurkeztu da, eta bertan izan dira Ainhoa Salterain, Amorebieta-Etxanoko alkatea; Nora Sarasola, BBK Gizarte Ekintzako zuzendaria; eta Libe Mancisidor, Industrias Sortzaileen Fundazioko zuzendaria. Hirurek maiatzaren 24ko musika-edukiak zehaztu dituzte eta, aldi berean, kulturak gizarte eta kohesio eragile gisa duen zeregina nabarmendu dute.

Aurkezpenean, Ainhoa Salterain alkateak adierazi duenez, “Amorebieta-Etxano kulturaren aldeko apustu irmoa egiten duen udalerria da, eta gure kaleetara musika eta artea zuzenean hurbiltzen dituen Herrian ekimena hartzeak konpromiso hori indartzen du. Aukera bikaina da herria biziberritzeko eta bai finkatutako artistak, bai proposamen berriak ikusgai izateko.”

Datorren maiatzaren 24an, beraz, gustu eta adin guztietarako pentsatutako musika programazio osoa hartuko du udalerriak, kalean bertan biziko den jai egun ireki batean. Ekitaldia BBK Fundazioak eta Industrias Sortzaileen Fundazioak sustatu dute, Bilbao BBK Live jaialdiarekin batera.

Programa musikala

Estatuko musika eta euskal eszenako izen nabarmenak biltzen ditu kartelak. Pop ironiko eta dantzagarritik punk borrokalarienera, soinu elektronikoetatik, rocketik, garagetik eta sustraia eta abangoardia arakatzen dituzten emakumezko ahots berrietatik igaroz.

Honen artean, Colectivo Da Silva nabarmentzen da, kolore eta umorez beteriko poparekin lehen aldiz Euskal Herrira iritsiko dena disko berria eskuan; Leihotikan, euskal punkaren adierazgarriak; eta Los Deltonos, estatuko rock-aren erreferente direnak. Gainera, Rakky Ripper, gaztelerazko hyperpoparen aitzindaria; Marilia Monzón, ukitu folkloriko eta sentikorreko ahotsa; eta Tiburona, garage rockean energia hutsa diren hirukotea arituko dira herriko eszenatokietan.

Kartela osatzeko, S T R-ren elektronika punk, Pauline en la Playa-ren pop intimoa eta VVV [Trippin’ You]-ren postpunk erritmoak izango dira entzun ahal izango diren beste proposamen batzuk.

Sarrera librea izango da eta eszenatokiak udalerrian zehar banatuta egongo dira, beraz, musika eta jaialdi giroaz gozatzeko aukera ezin hobea izango dute bai musikazaleek bai herriko bizilagunek.

Herrian eta Hirian: kultura eta musika Bizkaiko kaleetan

Herrian eta Hirian BBK Fundazioak eta Industrias Sortzaileen Fundazioak sustatutako ekimenak dira, eta helburua musika zuzenean Bizkaiko hainbat udalerri eta auzotara hurbiltzea da.

Horrela, Herrian ekimena bi udalerri bizkaitan ospatuko da, Abanto-Zierbenan maiatzaren 17an eta Amorebieta-Etxanon maiatzaren 24an. Musika ziklo honi amaiera emango dio Hirian ekimenak, Bilboko La Peña-Abusu auzoan ekainaren 7an.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top