DOT Durangaldea

Amorebieta-Etxano, 12 iruditan irudikatua, 2026ko udal egutegiaren protagonista

Egutegian Zelaieta Zentroko harreran eskuratu ahal izango dira abenduaren 18tik aurrera

Egutegia abenduaren 18tik aurrera banatuko da

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko Udalak datorren abenduaren 18tik aurrera hasiko da 2026ko egutegia banatzen, doan, Zelaieta Zentroko harreran. Guztira 6.000 ale banatuko dira eta urtero bezala, horma-egutegia elebiduna da (euskaraz eta gaztelaniaz) eta diseinu argia eta jaiegunak markatuta ditu.

Hileroko irudiak herriko Uztargi.klik argazkizale elkarte zornotzarrak egin ditu eta udalerriko txoko, une eta giro desberdinak batzen jakin du, gertuko begirada artistiko batetik. Horrela, hamabi hilabeteetan zehar, egutegiak Amorebieta-Etxanoko ibilbide bisuala eskaintzen du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top