DOT Durangaldea

Amorebieta B-k landutako garaipena Soduperen aurka

Zornotzako bigarren taldea Unai Bikandi durangarraren bikoitzarekin nagusitu zen (0-2)

Amorebieta B denboraldi bikaina egiten ari da Ohorezko Mailan. Argazkia: SD Amorebieta

FUTBOLA | Ohorezko Mailan, Amorebieta B-k merezitako garaipena lortu zuen Soduperen aurka. Gorka Morenaren gizonen partida serioa. Joko eta emaitza onak dituzte. Unai Bikandik, norgehiagokako bi tantoen egileak, protagonismoa izan du bigarren talde urdina 21 punturekin jarri duen garaipenean, Erandio eta Bermeorengandik 6 puntura.

Hurrengo jardunaldian Amorebieta B-k Abantoren bisita jasoko du 16 punturekin. Norgehiagoka ostegunera aurreratuko da 20:00etan, Txolonen.

Jardunaldiaren emaitzak gure ordezkarientzat uzten dizkizuegu.

2. RFEF

SD Ejea 2 – Amorebieta 1

Hirugarren RFEF

Kulturala (Atsedena)

Ohorezko Maila

Sodupe 0 – Amorebieta B 2

Lehentasunezkoa

Abadiño 1 – Atxulaur 0

Lehen eskualdekoa

Ermua 4 – Galdakao B 0

Elorrio 1 – Padura B 2

Zaldua 1 – Loyola Indauchu 4

Arratia B 3 – Iurretako 1

Ezkurdi 1 – San Miguel 0

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top