DOT Durangaldea

AGENDA

Lehen Hezkuntzako ikasleek 50 zuhaitz landatuko dituzte igandean Durangon

Parte-hartzaileak 10:00etan batuko dira Otamotzena parkean. San Andres basoraino ibilaldi bateratua burutuko dute DURANGO | Udalak, Hezkuntza Arloaren bidez, Zuhaitz Egunaren edizio berri bat antolatu du martxoaren 22rako, ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta ingurune naturalarekiko konpromiso kolektiboa sustatzera bideratutako jardunaldi parte-hartzailea. Jarduera 10:00etatik 13:30era izango da. Jardunaldia 10:00etan hasiko da Otamotzena parkean eta handik parte-hartzaileek ibilaldi bateratua […]

Lehen Hezkuntzako ikasleek 50 zuhaitz landatuko dituzte igandean Durangon Irakurri albistea »

Mallabiko Udalak berdintasunaren aldeko tailerrak eskainiko ditu

Bi tailerrak 16:00etatik 19:00ak arte izatea aurreikusten da MALLABIA | Udalak Zapatuero programa garatzen jarraitzen du, aisialdi hezitzailea eta parte-hartzailea sustatuz, eta berdintasuna, errespetua, aniztasuna eta lankidetza bezalako balioak indartuz. Oraingoan, martxoaren 21eko jardunaldian adinaren arabera bereizitako bi proposamen eskainiko dira, sormena eta berdintasunaren inguruko hausnarketa bultzatuz. Berdintasun tailerra – Kontzejuzarrean Txikienei zuzendutako jardueran, parte-hartzaileek

Mallabiko Udalak berdintasunaren aldeko tailerrak eskainiko ditu Irakurri albistea »

Durangok ostiralean irekiko du UDARO 2026 programan izena emateko epea

Udako programak 600 plaza baino gehiago eta Gazte Aktiba izeneko udaleku berria izango ditu DURANGO | Durangoko Udalak gaur goizean eman du ezagutzera UDARO 2026 programa, udako oporretan herriko haur eta nerabeen garapen pertsonala sustatzea eta familien kontziliazioa erraztea helburu duena. Ekimen honen barruan, izena emateko epea datorren ostiralean, martxoak 20, zabalduko da, eta guztira

Durangok ostiralean irekiko du UDARO 2026 programan izena emateko epea Irakurri albistea »

Mallabian martxoaren 31ra arte zabalik udalekuetan izena emateko epea

UEMAren ekimen honek 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta dago, eta bi txanda izango ditu MALLABIA | SALTO udalekuetan izena emateko epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. UEMAren ekimen honek 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako udalerri euskaldunetako gazteei zuzenduta dago, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza kontzientzia indartzeko helburuarekin. SALTO ibiltaria den

Mallabian martxoaren 31ra arte zabalik udalekuetan izena emateko epea Irakurri albistea »

Bizkaian Emakumeak Dantzari ekitaldia zapatuan Durangon

Ekitaldi honen helburu nagusia Bizkaiko Nesken Dantzak ezagutzea, errespetatzea eta galtzen ez uztea da DURANGO | Bizkaian Emakumeak Dantzari ekitaldia zapatu honetan izango da Andra Mariko elizpean. Arratsaldeko 18:00tan Merkatu Plazatik irtengo dira, eta kalejira egin ostean, 18:30ak aldera elizpera helduko dira ekitaldiari hasiera emateko. Aurten, Durangoko Tronperri Dantza Taldea, Txoritxu Alai Dantza Taldea eta

Bizkaian Emakumeak Dantzari ekitaldia zapatuan Durangon Irakurri albistea »

Abadiñok prozesu parte-hartzailea abiatu du zainketa-egoitza herritarrekin batera diseinatzeko

Udalerrian eraikiko den zainketa-egoitza berria aurkeztu eta herritarren ekarpenak jasotzeko saio irekia antolatu dute biharko ABADIÑO | Martxoaren 9an iragarri denez, erakundeek beste urrats bat eman nahi dute zainketa-eredu komunitarioa sendotzeko bidean. Joan den martxoaren 5ean tokiko eragileekin egindako lehen topaketaren ondoren, orain herritar guztiei zabaldu diete parte hartzeko deia. Saioa martxoaren 11n (asteazkena) izango

Abadiñok prozesu parte-hartzailea abiatu du zainketa-egoitza herritarrekin batera diseinatzeko Irakurri albistea »

Makarroi bilketa egingo du Mallabiak, Zaporeak GKEaren Lesbos proiektuaren baitan

Bilketa martxoaren 9tik 12ra bitartean egingo da eskolan eta Udaletxean MALLABIA | Aurten ere, Mallabiko Udalak bat egin du “Zaporeak” elkarteak antolatutako antolatutako janari bilketa solidarioarekin. Ekintza hori elkartearen Lesbos proiektuaren baitan kokatzen da eta helburu du Greziako errefuxiatuei oinarrizko eta funtsezko elikagaiak ematea. Zaporeak Europara iristen diren errefuxiatuei laguntza humanitarioa ematen dien GKEa da.

Makarroi bilketa egingo du Mallabiak, Zaporeak GKEaren Lesbos proiektuaren baitan Irakurri albistea »

Zine Forum Feminista Durangon: Estibaliz Linaresek ziberindarkeria matxistak aztertuko ditu

Ekitaldia martxoaren 14an izango da, larunbata, Zugaza zineman DURANGO | Durangoko indarkeria matxistaren aurkako Andereak elkarteak, Andragunearekin elkarlanean, Zine Forum Feminista bat antolatu du ‘Adolescencia’ telesailaren inguruan. Ekoizpen horrek indarkeria digitalak eta “matxosfera” deitutakoak nerabeen gainean eragiten duen presioa modu gordin eta errealistan islatzen du. Ekitaldia martxoaren 14an izango da, larunbata, Zugaza zineman, eta bi

Zine Forum Feminista Durangon: Estibaliz Linaresek ziberindarkeria matxistak aztertuko ditu Irakurri albistea »

Durangok Aita Donostia omenduko du datorren astelehenean errezital berezi batekin

Errezitaldia 19:00etan izango da San Agustin Kultur Gunean eta sarrera doakoa izango da aretoa bete arte DURANGO | Kontzertuak Aita Donostiaren obraren eta Europako ganbera-tradizioaren arteko elkarrizketa proposatuko du. Programak haren Biolin eta pianorako bi erromantza jasoko ditu, baita Jesús Guridi, Maurice Ravel, Isaac Albéniz eta Johannes Brahms konpositoreen lanak ere, eta amaieran keinu berezia

Durangok Aita Donostia omenduko du datorren astelehenean errezital berezi batekin Irakurri albistea »

Scroll to Top