DOT Durangaldea

ABADIÑO

Abadiñok Perulanda eta Trañabarren ingurua urbanizatzeko proiektuaren idazketa lizitatu du

Zonaldeko irisgarritasuna hobetzea da helburua ABADIÑO | Udalak Traña-Matienako farmaziaren eta trenbidearen artean dauden zonaldeak berrurbanizatzeko proiektuaren idazketa lizitatu du; Perulanda eta Trañabarren 15-25 kaleen artean, hain zuzen ere. Proiektua bi fasetan egitea planteatu da. Alde batetik, farmaziaren eta Trañabarren 25 zenbakiaren artean dagoen plazaren berrurbanizazioa; eta, bestetik, Trañabarren 25 zenbakia trenbidearekin lotzen duen eremua. […]

Abadiñok Perulanda eta Trañabarren ingurua urbanizatzeko proiektuaren idazketa lizitatu du Irakurri albistea »

Bizkaiak lehen sektoreari ematen dion babesa indartu du 2,5 milioi euro inbertituz

Nekazaritza-sektorearekin adostutako ekimen horrek 14 jarduketa biltzen ditu ABADIÑO | Bizkaiko Foru Aldundiak Suspertze Plana aplikatu den lehenengo urtearen balantzea egin du; hain zuzen ere, lehen sektorea bultzatzeko asmoz nekazaritza-sektoreko ordezkariekin batera diseinatu den plana. Abadiñoko Ekitaldian Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek eta Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko foru-diputatu Arantza Atutxak hartu dute parte, EHNE

Bizkaiak lehen sektoreari ematen dion babesa indartu du 2,5 milioi euro inbertituz Irakurri albistea »

Imine Taberna, Jango DOT Abadiñon bere “Txipitxerri” pintxoarekin

Pintxo lehiaketako bi sariak lortu ditu, epaimahai profesionala eta baita epaimahai popularrarena ere JANGO DOT | Abadiñoko Udalak Jango DOT Abadiño gastronomia lehiaketaren sariak banatu ditu gaur eguerdian. Lehiaketak agerian utzi du, berriz ere, Abadiñoko herrian duen harrera bikaina: 8.000 pintxo baino gehiago saldu dituzte lau egunetan. Parte hartu duten 10 tabernetatik, Muntsaratzeko Imine Taberna,

Imine Taberna, Jango DOT Abadiñon bere “Txipitxerri” pintxoarekin Irakurri albistea »

Zabalik Abadiñoko ortu publikoetan libre geratu diren partzelak eskuratzeko aukera

Interesa duten herritarrek martxoaren 20ra arte egin ahal izango dute eskaera ABADIÑO | ​Udalak Tornosolo landa eremuko ortu publikoetan libre geratu diren partzelak eskuratzeko izen-ematea zabaldu du gaur. Interesa duten herritarrek martxoaren 20ra arte egin ahal izango dute eskaera. Ondoren, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartuko da, baremazioa eta erreserba-zerrenda barne. Zerrenda hori iragarki-taulan eta Abadiñoko

Zabalik Abadiñoko ortu publikoetan libre geratu diren partzelak eskuratzeko aukera Irakurri albistea »

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak mendizale baten gorpua berreskuratu du Anboton

Anboto mendian ibilbide bat egiten ari zela konortea galdu baitu, Ertzaintzak konfirmatu duenez ABADIÑO | Gaur goizeko hamaika eta erdiak pasata, SOS Deiak 112 Larrialdiei Aurregiteko Zerbitzuak pertsona baten deia jaso du, esanez bere lankideak ondoeza izan duela Anboton eta ezin zuela jarraitu. Berehala, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea (EBU) bertaratu dira, Ertzaintzaren

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateak mendizale baten gorpua berreskuratu du Anboton Irakurri albistea »

Abadiñok herritarrekin batera erabakiko du Atxarteko harrobien etorkizuna

“Atxarte osatzen” parte-hartze plana, Ekopol taldearekin elkarlanean, martxotik uztailera garatuko da ABADIÑO | Abadiñoko Udalak Atxarteko Harrobien Paisaia Berreskuratzeko Plan Berezia aurkeztu du gaur goizean, Urkiolako Parke Naturalaren barruan kokatutako espazio degradatu horren izaera eta erabilera berria herritarrekin batera zehazteko helburuarekin. Ekopol disziplina anitzeko ikerketa taldeak prestatutako ibilbide-orriak 1971 eta 1996 artean kareharria ustiatu ondoren

Abadiñok herritarrekin batera erabakiko du Atxarteko harrobien etorkizuna Irakurri albistea »

Osteguneko Loteria Nazionalak 30.000 euro utzi ditu Matienan

Zorionekoak Hiru Loteria administrazioan erosi zuen txartela ABADIÑO |Ostegun honetako, otsailak 26, Loteria Nazionalaren zozketak diru apur bat utzi du Abadiñoko Matiena auzoan, 18.343 zenbakiaren lehen sariaren zati bat erori baita, 30.000 euroko sariarekin dezimo bakoitzeko. Loterías del Estado DOTeri baieztatu dionez, txartel sariduna makina bidez saldu da tokiko administrazioan. Sari berri honekin, Matienako administrazioa,

Osteguneko Loteria Nazionalak 30.000 euro utzi ditu Matienan Irakurri albistea »

Abadiñoko etxebizitza plana lantzeko prozesua abiatuko du aurkezpen saio batekin

Otsailaren 25ean izango da, 18:30ean, Txanporta Kultur Etxean ABADIÑO | Udalak egindako agintaldi erdiko balorazio inkestan, etxebizitza izendatu zuten herritarrek udalerriko kezka nagusi gisa. Legegintzaldi honen hasieran, Udalak, Abadiñoko metabolismo demografikoaren diagnosia egin zuen, eta, bertan, etxebizitzaren inguruko hainbat beharrizan eta ondorio identifikatu ziren. Ordutik hona Udalak hainbat neurri hartu ditu arazo horri irtenbide bat

Abadiñoko etxebizitza plana lantzeko prozesua abiatuko du aurkezpen saio batekin Irakurri albistea »

Datorren maiatzaren 16an Durangok Koba jaialdiaren edizio berria hartuko du

Datozen egunetan, kartelari, edukiari eta sarreren salmentari buruzko informazio gehiago emango da, ekitaldiaren kanal ofizialen bidez DURANGO | Orain arte Abadiñon egiten zen Koba ekitaldia aurten Durangon gauzatuko da.  “Durangoko Udalak ilusioz hartu du Kobaren etorrera eta antolakuntzarekin lankidetzan  jaialdi on bat antolatzeko lanean ari gara ekitaldiak beti eskaini duen kalitatea eta segurtasuna mantentzeko” nabarmendu

Datorren maiatzaren 16an Durangok Koba jaialdiaren edizio berria hartuko du Irakurri albistea »

Scroll to Top