Izena emateko aukera irailaren 26ra arte egongo da

DURANGO | Euskara Sailaren bidez eta Immigrazio Sailaren laguntzarekin abian da aurtengo etorkinentzako euskara ikastaroaren bigarren izen-ematea. Gizarteratze egokirako bide garrantzitsu bat da hizkuntzari dagokiona eta horretara bideratzen da ikastaro hau, Udalaren eginbeharra baita integrazio prozesuan urratsak eman eta hau erraztea.
Esan bezala, gaitasun linguistikoa bereganatzeko tresnaz gain, gizarteratze bidean ikuspuntu kultural eta sozialetik lagundu dezake ikastaro honek. Aurten bigarren aldiz antolatzen da. Lehenago martxotik ekainera bitarte hamaika pertsona bildu dira Durangoko Udal Euskaltegian, eta balorazioa positiboa izan da.
Udaberriko deialdian egin zen antzera, oraingoan ere atzerritik etorritako edozeinek har dezake parte bertan, beti ere 18 urte edo gehiago baldin badu.
Izen ematea zabalik dago jada eta irailaren 26ra arte luzatzen da epea. Ikastaroa, ondoren hasiko da, urrian. Bukaera abenduan izango da. Eskola egun eta orduak taldea osatutakoan zehaztuko dira. Orotara 60 orduko iraupena izango du eta astean bitan batzea da asmoa, 2 orduko klaseetan.
Ikastaroan, AISA programaren aurreneko liburuak eta berariazko hiztegi irudidun bat erabiliko dira. Azken hau doan emango zaie ikasleei. Matrikula ere doakoa izango da.
Informazio gehiagorako eta matrikulatzeko, jarri harremanetan gurekin:
Euskara Saila
- Durangoko Udala – Zeharkalea 3, 48200 DURANGO
- Telefono zenbakia: 946 030 016
Euskara Saila
- Intxaurrondo – Laubideta 6, 48200 DURANGO
- Telefono zenbakia: 946 030 016 / 630 474 332