Bonbardaketaren benetako gertaeretan inspiratutako fikzioa

DURANGO | 1937ko apirilaren 26ko arratsaldeko laurak eta hogeian Ainararen etxeak eztanda egin zuen.
Astelehena zen, azoka eguna Gernikan.
“Ainara de Gernika” benetako gertakarietan oinarritutako fikzioa da. Testigantza ezberdinez osotua da, hala nola, dokumentuen azterketa, ikerketa historiko eta soziologikoak, euskal familien ondorengoekin izandako elkarrizketak eta bizirik atera zirenen lekukotzak. Bonbardaketa gertatu zenean hamabi urte zituen emakume batek kontatzen du istorioa. Orduko gertaerak oroitzen ditu Gernikan bere familiarekin bizi zen garaiko neskato baten begiradatik.
Ikuskizuna Anael Bazterrica euskal jatorriko aktorearen proiektu pertsonala da. Anael Uruguaiko El Galpón Antzerki Erakundeko kide da. Aurten 75 urte beteko ditu El Galpón-ek, Latinoamerikako Antzoki Independente zaharrena delarik.