DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko zaintza-beharrei buruzko diagnostikoaren ondorioen aurkezpena

Parte-hartze prozesuak, zaintzaileen esperientzietatik eta beharretatik abiatuta, Durangoko zaintza sistema hobetzea du helburu

Asteazkenean aurkeztuko diren ondorioak

DURANGO | Durangoko Udala, Berdintasun arloaren bidez, partaidetzazko diagnostiko bat burutu du herriko zaintza-beharrak aztertzeko. Hainbat hilabetez informazioa biltzen igaro ondoren, apirilaren 9an, arratsaldeko 18:00etan, prozesu honetatik lortutako ondorioak aurkeztuko dira, herritarrentzat irekita izango dena, Landako Elkartegiaren (Landako etorbidea, 4) egoitzan.

2024ko iraila eta 2025eko martxoa bitartean garatutako diagnostiko honek durangarren parte-hartze aktiboa izan du, zaintza-lanetan diharduten profesionalei eta ez-profesionalei egindako elkarrizketekin, kalean egindako inkestekin eta online galdetegi batekin, herritarren iritziak eta esperientziak biltzeko. Horrez gain, prozesu hau aberastu da tokiko feminista-elkarteekin izandako lankidetza bidez, haien esperientzia baliotsua ekarrita.

Apirilaren 9an aurkeztuko diren ondorioek, Durangoko zaintza-sisteman dauden behar eta erronka nagusiak jasoko dituzte, baita herritarren itxaropenak eta proposamenak ere. Horrez gain, udalerriko baliabideen gida bat ere aurkeztuko da. Ondorio hauetatik abiatuta, Durangoko Udalak zaintza-zerbitzuak sendotzeko neurriak ezartzeko aurrera egingo du, sistema justuago, orekatuago eta jasangarriago baten alde, zaintza-lanetan aritzen diren pertsonak eta zaintzak jasotzen dituztenak lagunduz.

Aurkezpen-ekitaldiak aukera emango die parte-hartzaileei diagnostikoaren emaitzak zehatz-mehatz ezagutzeko eta euren iradokizunak emateko, Durangoko zaintza-sistema etengabe hobetzen laguntzeko.

Informazio gehiagorako, Udalarekin jar daiteke harremanetan  helbide elektroniko honen bidez: g.calle@murgibe.com.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top