DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ermuak 200 haritz landatuko ditu igandeko Zuhaitz egunean

Jarduera igandean izango da Untzama inguruan

Ermuak Zuhaitz eguna ospatuko du igandean.

ERMUA | Datorren igandean, hilak 16, Artarrai Mendi Taldeak Udalarekin elkarlanean, ‘Zuhaitz Eguna‘ gauzatuko du eta 200 haritz landatuko ditu ‘Untzama’ parajeko magaletan, hirigunetik hurbil eta edonor erraz iristeko moduan dagoen lekua. Topagunea, aurreko edizioetan bezala, Patxi plazan eta goizeko 10:00etan izango da.

Taldea Untzamara abiatuko da, Santa Ana auzotik eta osasun zentroaren aurretik, Elorretako baserrietaraino doan Abeletxerako bidetik. Landatzeko lekura iritsitakoan, jarduera gauzatzeko behar den materiala banatuko da (aitzurrak eta palak).

Antolatzaileek adierazi duten moduan “ekimen honekin naturari eta gure inguruari lagunduko diogu. Ez dugu ahaztu behar zuhaitzek ingurumenaren kutsadura arintzeko gaitasuna dutela, eta oxigenoz hornitzen gaituztela. Gainera, klima-erregulatzaileak dira, eguzki-erradiazioa, haizea eta hezetasuna kontrolatzeko duten gaitasunagatik; halaber, uraren zikloa erregulatzen dute, lurzoru emankorrak eratzen dituzte eta gure inguruneari balio estetikoa ematen diote, natura- eta kultura-ondare bihurtuz”

Horregatik guztiagatik, Artarrai Mendi Taldeak parte hartzera eta egun honetaz gozatzera gonbidatzen ditu herritar guztiak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top