DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Dani Nel.lo saxofoi jotzailea Ermuan, Chris Corcorcanen gitarraz lagunduta

Kontzertua Lobianon izango da, larunbatean arratsaldeko 20:30ean

Dani Nel.lo eta Chris Corcorcan.

ERMUA | Dani Nel.lo (Los Rebeldes) Bartzelonako saxofoi-jotzaile historikoa eta Chris Corcorcan Londreseko gitarra-jotzailea Ermura etorriko dira aste honetan, gaur Castellonen hasiko den bira txikiaren baitan. Gure herrian Lobiano Kultur Gunean arituko dira larunbateko 20:30etan. Sarrerak 10 €uro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobianon, Kutxabanken webgunean edo leihatilan emanaldia hasi artean.

Dani Nel.lo saxofoi jotzaileak pasio berberarekin bizi du klub batean aritzea eta bere erreferente musikalei buruz ordu luzez hitz egitea. Musikari kamaleonikoa eta hiperaktiboa da, lau hamarkada daramatzana afroamerikar sustraietako musikaren bide zirraragarriak zeharkatzen bere proiektu bakoitzarekin. ‘Los Rebeldes’ taldeko kidea, hori gorenean egon zen aldian, ‘Los Mambo Jambo’ taldearen sortzailea, ‘Los Saxofonistas Salvajes’ taldearen bultzatzailea, orain ‘organo hirukote’ baten buru da, 50eko hamarkadako klub estatubatuarren formatua berreskuratuaz. 2019an, Dani Nel.lo (Los Rebeldes) saxofoi-jotzaile bartzelonarrak eta Chris Corcorcan gitarra-jotzaile londrestarrak indarrak batu zituzten egungo musika-eszenako dueto leherkorrenetako bat osatzeko. Bere zuzenekoetan saxofoi jotzeko modu basatiaren tradizioko bitxien errepertorioa eskaintzen du, Nelek inork ez bezala ulertzen duen tradizioa.

2019an, Dani Nel.lo saxofoi jotzaile bartzelonarrak eta Chris Corcorcan gitarra-jotzaile londrestarrak bat egin zuten Mike Sanchezekin, Europako Rhythm&Blueseko artista garrantzitsuenetako batekin. Lotura musikala berehalakoa izan zen; Corcoranek, sustrai afroamerikarreko musiken ahotsak, XX. mendearen erdialdeko gitarristen energia jasotzen du eta gaur egunera arte eramaten ditu. Nel.lok, bere aldetik, parametro estilistiko berberekin jolasten du bere saxoarekin, eta R&B, R&R eta Souleko saxofoi jotzaile errai zaleenen tradizioari jarraitzen dio. Estilo horiek Europatik ikusteak egiteko modu berriak ekarri ditu, interpretatzeko modu berriak.

Nel.lo eta Corcoran zuzenean arituko dira Anton Jarl (Los Mambo Jambo, Rambalaya) bateriarekin eta Victor Puertas (Koko-Jean & The Tonics) teklatuekin.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top