Goizez eta arratasaldez ekitaldiak antolatu dituzte eskualdean

DURANGALDEA | Igande honetan eskualdeko hainbat txokotan Txitxiburduntzia ospatuko da.
Euskal Herriko hainbat lekutan garizumaren aurretik egiten zen ospakizuna da, Inauterietako igandearen aurreko igandean, hain zuzen ere.
Egun horretan mendira joaten zen, sua prestatzen zuten, eta bertan erretzen zituzten haragia (“txitxi”), txorizoa, txistorra eta sarraskiaren beste produktu batzuk, makila batean sartuta (“burduntzi” edo “burruntzi”).
Gaur egun, jada ez da sarraskia ospatzen, baina tradizio hori (aipatutako egunean mendira joatea eta bertan prestatutako jakiak jatea) bizirik mantentzen da gure inguruko hainbat herritan, eta ikastetxeen artean nahiko zabalduta dago. Gaur egun, eta gero eta gehiago, landare- edo barazki-ordezkoak ere erabiltzen dira, arrazoi etikoak, osasunekoak edo ingurumenekoak direla eta.
Lagun edo familiarteko taldeek antolatzen dute, eta leku batzuetan erromeriak antolatzen dira, festekin, jokoekin, musikarekin eta dantzekin.
Esan liteke, halaber, egun horrekin batera hasten direla inauterietako jaiak (zenbait lekutan Txitxiburduntzi eguna ere ospatzen da inauterietako Ostegun Gizenean).
Durango (Madalena) 12;00etan. Gosea pizteko asmoz, goizeko 9etan Madalenako plazan gelditu dira Durango inguruan ibialditxo bat egiteko, Ondoren txitxiburduntzia izango da, txorizoa, ogia eta ardoagatik, 2,50 euro ordaindu beharko dira.
Durango (Herria) – 18:00etan Herria Taberna aurrean. Aurten batzen den dira guztia Ekuadorreko Rio Bamba hezkuntza proiektura bideratuko da.
Durango (Tabira) – 9:00etan Mendi Buelta/12:00etan Txitxiburduntzia
Elorrio – Lau Eskolak, herriko lau ikastetxeek osatzen duten elkarteak, elkarlanean eta ohiturari jarraituz, Txitxiburduntzi eguna antolatu du domeka honetarako. Goizeko 10:00etan plazan batzeko deialdia egin dute, denok batera herritik bira bat egin eta 12:00etan San Josen txitxiburduntzia bera egingo da. Lau Eskolak jarriko du sua eta ekimenaz gozatu nahi orok, txorizoa eta makila eraman beharko du.
Berriz – Berrioiz ikasleen guraso elkarteak antolatuta, igandean 10:30ean Olakueta Plazatik hasita mendi ibilbidea egingo da umeekin (Berriz- Zaldibar-San Migel). Ondoren, 12:30 -14:00ak bitartean Olakueta Plazan txitxiburduntzia eta jolas herrikoiak egingo dira. Bakoitzak bere makila, txorizoa eta ogia eraman beharko ditu eta mendi irteera bertan behera geratuko da euria eginez gero.