DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Bost zauritu Zornotzan izandako istripu baten ondorioz, bat helikopteroan eraman dute

Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute, baina berriro ireki dute, eta auto-ilara luzeak sortu dira oraindik

Gaur goizean AP-8an izandako istripuaren irudia

AMOREBIETA-ETXANO | AMOREBIETA-ETXANO | Gaur goizeko hamaikak aldera, AP-8an, 97. kilometroan, Gernikarako irteeran, Bilborako noranzkoan, izandako istripu baten ondorioz, autobidea itxi behar izan dute. Guztira bost pertsona zauritu dira eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, bi ibilgailuk talka egin ostean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Horietako bat helikopteroz eraman behar izan dute. Hainbat suhiltzaile eta osasun-zerbitzu ere bertaratu dira.

Une honetan, bidea berriro ireki bada ere, auto-ilara luzeak sortzen ari dira, bi kilometro ingurukoak, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Zauritu bat helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera

Bestalde, gaur goizean, suhiltzaileak Mugarra mendian orientazioa galduta zeuden hainbat pertsona erreskatatzera joan dira.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top