Maluta edizio berri bat dator Ganso & Cia taldearen eskutik, bost gonbidaturekin
DURANGO | Maluta munduko hainbat lekutatik etorritako zirkuko artisten konbinazio bat da, eta emanaldi esklusibo eta errepikaezina egingo dute. Ostiral honetan itzuliko da, 19:00etan, San Agustin Kulturgunera.
Ezinezko trebetasunen, birtuosismoaren eta poesiaren erakustaldi laburrak. GANSO & Ciak zuzendutako eta aurkeztutako publiko guztientzako ikuskizuna, dena barrezka, xelebrekeriaz eta ezustekoren batez zipriztinduko duena.
Taula gainean, sarerik gabe, lehoirik gabe, baina talentuz gainezka: Gaia Panero (Italia), Gonzalo Albiñana (Gaztela Mantxa), Non Sin Tri (Madril – Katalunia), Miguel Gigosos (Gaztela eta Leon) eta Zirkozaurre (Euskadi).