DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Kriskitinek alaitasunez, kolorez eta umorez bete nahi du Durango larunbatean

Aurten gonbidatutako taldea Iruñako Duguna izango da

Duguna taldea
Duguna taldea

DURANGO | Aspaldiko ohiturati eutsiz Kriskitin dantza taldeak alaitasunez, kolorez eta umorez bete nahi ditu Durangoko Azokaren eta Ezkurdiren inguruak, abenduaren 7an, larunbatean.

Nahiz eta azokaren egitarau ofizialean dantzek ez duten leku handirik izaten, “dantza maite dugunok ezin dugu huts egin Euskal Herriko kulturaren hiriburu bihurtzen den egunetan, kalean bederen, gure aletxoa jartzeari, dantza ere kultura baita” azaldu dute dantza taldearen arduradunek.

Aurten, gainera, Iruñako Duguna taldeko hogei bat dantzari gazte izango dira

Kriskitin taldetik, berriz, 60 dantzari baino gehiago aterako dira plazara, 3 urteko txikiena eta 70 urtetik gorakoa, Jaizaleko txistulariak eta Nerea Zarandona akordeoi jotzailea lagun dituztela.

Programa:

Eguna: abenduaren 7a, zapatua

Ordua: 12:00 Merkatu plaza ostetik irteera kalejiran

Durangoko Azokako plazan dantza saioa

Ezkurdin dantza saioa

Euria balitz Ezkurdi Frontoian

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top