Berrizko probalekuan izango da 10:00etatik 14:30era
BERRIZ | Aurten, datorren zapatuan, Berrizko probalekuan, Berrizturen bederatzigarren edizioa ospatuko dute. Azokan, urtero legez, zuzeneko musika eta kale artea izango dituzte lagun. «Gure kontsumoaren gutxitzea, berrerabilpena eta birziklapena bultzatu nahian sortutako ekimena dugu Berriztu», azaldu dute antolatzaileek.
Bertan arropa edo gailuak saldu, trukatu edo oparitzeko aukera izango dute. «Horrenbestez, aurten ere gure helburua erabiltzen ez ditugun edo botatzeko genituen gauzei bigarren aukera bat eskaintzea izango da», azpimarratu dute.