DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Herritarren sei proiektu horiek bozketa-fasera igaro dira Elorrion

Herritarren babes handiena lortzen duena 2025eko udal-aurrekontuan sartuko da.

Bihar informazio-karpa bat jarriko da merkatuan
Bihar informazio-karpa bat jarriko da merkatuan

ELORRIO | Ekainean egin zen 2025eko Elorrioko aurrekontu parte-hartzaileen lehen fasea. Guztira 185 pertsonak hartu zuten parte eta 301 hobekuntza-proposamen jaso ziren udalerrirako.

Hauek dira udaleko talde teknikoak aukeratutako proposamenak:

  • Esteibarlandan komun publikoak jartzea.
  • Hobekuntzak Musika Eskolaren eraikinean.
  • Elizaldeko azpiegiturak hobetzea.
  • San Joseko zabuak zaharberritu eta egokitzea.
  • Ibarrako espaloiak konpontzea (1. fasea).
  • Aldatsekua pilotalekua eta inguruak egokitzea.

Herritarrek gehien gustatzen zaien proiektua bozkatu ahal izango dute, aurrez aurre edo telematikoki. Hori bete ondoren, udaletxeko eta Iturri kultur etxeko postontzietan utzi ahal izango duzu, urriaren 18ra arte.

Herritarren parte-hartzea errazteko, bihar asteartea, urriak 8, informazio-karpa bat jarriko da merkatuan, 11:00etatik 14:00etara, eta Herriko Plazan, 16:00etatik 19:00etara. Hurrengo egunean, urriaren 9an, teknikari ibiltariak Elorrioko hainbat tokitatik igaroko dira, parte-hartzea animatuz eta erraztuz. Gainera, egun berean, 18:00etan, txokolatada informatiboa egingo da Aldatsekuko erretiratuen etxean.

Azken urteetan bezala, online bozkatu ahal izango da www.elorrio.eus webgunean, urriaren 20ra arte. Parte hartu ahal izateko Elorrion erroldatuta egon behar da eta 16 urte edo gehiago izan behar dira. Fase honetan, behin bakarrik parte hartu ahal izango da. Gaitutako edozein bitartekoren bidez partaidetza bat baino gehiago detektatzen bada, pertsona horren botoak baliogabetu egingo dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top