DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Adinekoek Pirinioetara eta Jakara bidaia kulturala egiteko azken plazak

Bidaiak 6 egun/5 gau iraungo du, pentsio osoan, 580 euroko prezioan.

Adinekoentzako bidaietarako azken tokiak
Adinekoentzako bidaietarako azken tokiak

DURANGALDEA | Durangoko Mankomunitateko eta Durangoko Udaleko adinekoen zerbitzuek “PIRINEO ETA JACA ZIRKUITUA” antolatu dute, eta bertan Jaca, Ordesako parke nazionala, Canfranceko geltokia, Huescako Katedrala, Eliza eta San Pedro Zaharreko klaustroak, Loarreko gaztelua eta San Juan de La Peñako monasterioa eta abar bisitatzeko aukera izango da.

Bidaiak 6 egun/5 gau iraungo du, pentsio osoan. Prezioa 580 eurokoa da pertsonako logela bikoitzean, eta ibilbidean zehar gidariaren laguntza eta ibilbideko txango eta bisita guztiak barne hartzen ditu.

Plaza batzuk libre daude urriaren 20tik 25era. Beraz, interesaturik egonez gero, lehenbailehen jarri beharko duzu harremanetan Durangoko Udaleko edo Durangoko Merinaldearen Mankomunitateko Adinekoen Zerbitzuekin.

Durangon erroldatutako pertsonek Durangoko adinekoen zerbitzuan eman dezakete izena (Pablo Pedro Astarloa kalea, 1 – 2./tel. 94 465 74 51) eta gainerako udalerriek Mankomunitateko adinekoen zerbitzuan egin beharko dute (Durangoko Elkartegia, Landako, 4/tel. 94 620 05 46).

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top