Ibilgailuetako baten gidaria harrapatuta geratu da, eta larri eraman dute Gurutzetara
AMOREBIETA-ETXANO | Bi kamioik aurrez aurre talka egin dute N-634 errepidean, 88. kilometroan, Euban. Bi noranzkoetan itxi dute bidea, eta 17:00ak aldera ordezko bidea egiten hasi dira. Lehen informazioen arabera, hiru pertsona zauritu dira, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Horietako bat, kamioi baten gidaria, larri zauritu da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Beste biak, arinagoak, Usansolora. Larrialdi-zerbitzuak, anbulantziak eta suhiltzaileak lanean ari dira zaurituei laguntzeko.
Istripuaren ondorioz, bi kilometroko auto-ilara luzeak izaten ari dira.