Argazkilaritzaren artea herritarrei hurbiltzea helburu duen “Photohorma” ekimena da
ELORRIO | Musikaire kultur jaialdiaren berritasunetako bat da, Elorrietako auzoetako hormetan ikusgai dauden hogei bat irudik, formatu ertain eta handikoak, osatzen duten kaleko argazki erakusketa iraunkorra. Natura, folklorea, arkitektura, arte eszenikoak, paisaiak eta munduko beste kultura batzuk biltzen dituzte argazkiek. Surrealismoa eta aldarrikapena ere jorratu dira.
Elorriarren eta udan Elorriora etortzen diren bisitarien interesa erakartzea helburu duen argazki sorta zaindu eta erakargarria da. Aldi berean, herriko txoko horiek itxura oneko konposizio bisualekin jantzi eta aberastu nahi izan dira.
Maria Otxandianok, Patxi Granadok, Josu Urizarbarrenak, Karlos Erizek eta Begoña Colomok parte hartuko dute.