Guztira 5.299 pertsonak eman dute izena, 318 taldek, aurreko urtean baino 20 talde gehiagok
AMOREBIETA-ETXANO | Marmitako lehiaketa hitzordu garrantzitsua bihurtu da zornotzarrentzat jaietako egitarauaren barruan. Izan ere, parte-hartzea gora doa urtez urte. Aurten 5299 pertsonak eta 318 taldek eman dute izena, 382 lagunek eta iaz baino 20 talde gehiagok.
Marmitako lehiaketa uztailaren 20an egingo da herriko hainbat gunetan. Aurten, nobedade gisa, Enrike Renteria pasealekua kendu dute lehiaketatik eta Ogenbarrena gunea sartu da.
Halaber, iaz herritarrek egindako eskaera bati erantzunez, aurten bainugela publikoak etengabe garbituko dira egun osoan zehar.
Emaitzak
Taldeek bete beharreko espazioak zozketa publiko bidez esleitu dira, eta izena eman dutenek zozketaren emaitza kontsulta dezakete:
Zerrenda HEMEN
Mahaiak HEMEN
Mahaiak eta aulkiak esleitutako lekuetan banatuko dira 10:30etik 13:00etara eta 13:00etatik 19:30era jasoko dira. Taldeek uneoro bete beharko dituzte antolatzaileek emandako jarraibideak. Sari banaketa 14:30etik 15:00etara izango da, Zubiondo plazan. Lehiaketan zehar edozein arazo konpontzeko, Batzorde Antolatzaile bat osatu da, talde antolatzaileko bi kidek eta Udaleko bi kidek osatua.